Foyle aintzira

Foyle aintzira
Lough Foyle (en), Loch Feabhail (ga)
MotaEstuario eta disputatutako lurralde
Geografia
Map
Koordenatuak55°06′57″N 7°07′44″W / 55.1159494°N 7.1288624°W / 55.1159494; -7.1288624
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Foyle ibaia
    River Faughan (en) Itzuli
    River Roe (en) Itzuli

Foyle aintzira (ingelesez Lough Foyle eta irlanderaz Loch Feabhail) Irlandako iparraldean dagoen aintzira bat da. Irlandako Errepublika eta Ipar Irlandaren artean kokatua dago, Donegalgo konderrian dagoen Inishowen eta Derryko konderria arteko muga delarik.

Herriak

Aintzira izena daraman arren, estuario bat da, itsasorako irtenbidea baitu. Aintzira honako udalerri hauek inguratzen dute: Greencastle, Moville, Quigley's Point, Muff, Greysteel eta Ballykelly.

Europako Ramsar gunea

Aintziraremn 2204.36 hektarea Europako Ramsar gune izendatu zuten 1999an. Bertan padura gaziak, areatzak eta lokaztiak sartzen dira, hauek oso garrantzitsuak baitira neguko hegazti migratzaileentzat. Ramsar gunea izateko arrazoi nagusia bertara datozen beltxarga oihularien, branta musubeltzen, kuliska gorrien populazio handiak dira. Hauetaz gain ahate eta limikola ugari hartzen ditu aintzirak.

Arrainek ere garrantzi handia dute estuarioan. Kolaka, astuna eta itsas lanproia dira aipagarrienak. Aintzirara doazen erreketan izokina da nagusi.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1314643
  • Commonscat Multimedia: Lough Foyle / Q1314643

  • Wd Datuak: Q1314643
  • Commonscat Multimedia: Lough Foyle / Q1314643