Fino-ugriar hizkuntzak

Fino-ugriar hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
uraldar hizkuntzak
Kasu gramatikalakilatiboa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2fiu
IETFfiu

Fino-ugriar hizkuntzak Uraletako hizkuntzen familiako adar nagusia osatzen duten hizkuntza multzoa. Hizkuntza fino-ugriarrak zenbait milioi biztanlek hitz egiten dituzte, Norvegiako mendebaletik hasi eta Siberiako Ob ibairaino eta Europako Danubio beheko mendebaleraino iristen diren lurraldeetan. Lurralde zabal horrek hizkuntza germaniarrak, eslaviarrak, erromanikoak eta turkiarrak ditu inguruan. Fino-ugriar hizkuntzen adar ugriarra hungarierak eta ob-ugriar hizkuntzek (mansiera eta khantiera) osatzen dute. Adar finiarra, berriz, bost taldek osatzen dute: baltiko-finiarra (finlandiera, estoniera, kareliera, ludiera, vepera, ingriarra, livoniera eta votikoa); komi eta udmurt hizkuntzek osatzen duten taldea; eta volga-finiarren taldean bilduak izan diren beste hiru hizkuntza, mari hizkuntza, mordoviera eta laponiera. Hizkuntza fino-ugriarrek historian zehar Uraletakoak ez ziren hizkuntzekin harremanak izan zituztela erakusten dute hiztegian. Mailegu indo-irainiarrak dirudite zaharrenak, eta finlandierak Baltikoko hizkuntzetatik, germaniarretatik eta errusieratik aspaldiko garaietan hartu zituen hitzak. Hizkuntza atzizkidunak dira gehienak, eta horietako zenbaitetan kasu sistema landua erbiltzen dute. Laponiera eta hizkuntza ob-ugriarrak dual kasua dute singularra eta pluralarekin batera. Fonologian forma ugari dituzte (hiru motako bokalak: atzekoak, aurrekoak eta neutroak), eta kontsonanteak aldatu egiten dira hitzetan hartzen duten lekua kontutan hartuta.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-4-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • i
  • e
  • a
Finikoak
Estoniera (võroera) • Finlandiera (savoniera, kvena, meänkielia) • Ingriera • Kareliera (livviera, ludiera) • Livoniera • Vepsiera • Voteera
Samierak
Akkalera • Hegoaldeko samiera • InarieraIpar samieraKemiera • Kildinera • Luleera • Pitera • Skoltera • Terrera • Umeera
MordoviarrakMariera
Larreetako mariera • Mendietako mariera
Permiarrak
Komiera (ziriera, permera, jazvera) • Udmurtera
UgriarrakSamoiedoak
Enetsera • JuratseraNenetsera (basoko nenetsera, tundrako nenetsera) • Nganasanera • KamasieraMatorrera • Selkupera
Beste batzuk
MextxerieraMerieraMuromiera
Letra etzanez: hizkuntza hilak. (Parentesi artean: parentesiaren ezkerrean dagoen hizkuntzaren dialektoak.)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q79890
  • Commonscat Multimedia: Uralic languages / Q79890

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX540873
  • BNF: 119322204 (data)
  • GND: 4113568-4
  • LCCN: sh85048431
  • NDL: 00563230
  • NKC: ph117275
  • SUDOC: 027236277
  • AAT: 300388300
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q79890
  • Commonscat Multimedia: Uralic languages / Q79890