Fetitxismo

Artikulu hau Fetixismoaren esanahi antropologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fetixismo (argipena)».
Hegoafrikako fetixismo London Missionary Society elkartearen arabera, circa 1900.

Fetitxismoa fetitxe esaten zaien objektu materialenganako debozioa da. Fetixismoa objektu jakin batzuek naturaz gaindiko ahalmenak edo ahalmen magikoak dituztela eta horiek daramatzan pertsona babesten dutela sinestea edo erlijio-kontzeptua izatea da. Kutunak ere fetitxetzat hartzen dira.

Historia

Fetitxe hitza portugesetik dator, "feitiço" hitzetik hain zuzen, eta "magia" edo "sorginkeria" esan nahi du. Termino hori Europan zehar zabaldu zuena Charles de Brosses eruditu frantziarra izan zen, Mendebaldeko Afrikako erlijioa Antzinako Egiptoko erlijioaren alderdiekin alderatzen ari zenean.

XVIII. mendean Brossesek eta beste aditu batzuek fetitxismoa erabiltzen zuten erlijioen bilakaera azaltzeko. Brossesen erlijioaren bilakaeraren teorian, Brossesek fetitxismoa erlijioaren egoerarik primitiboena zela esaten zuen, ondoren politeismoarekin eta azkenik monoteismoarekin jarraituz.

XIX. mendean, Herbert Spencer eta beste filosofo batzuek Brossesen teoria errefusatu zuten. E. B. Tylor eta J. F. McLennan adituek animismoaren eta totemismoaren teoriak landu zituzten fetitxismoa azaltzeko.

Tylorrek eta McLennanek diote fetitxismoak historialariei pertsonen eta jainkoaren arteko erlazioan arreta jarri ordez pertsonen eta objektu materialen artekoetan jartzea ahalbidetzen diela. Ikus, erlijio-fetitxismoa.

Fetixismo terminoaren erabilera

  • XIX. mendean Karl Marxek terminoa erabili zuen merkantziaren fetitxismoa kapitalismoaren funtsezko osagaitzat azaltzeko. Gaur egun, merkantziaren eta kapitalaren fetitxismoa Marxismoaren kontzeptu nagusiak dira.
  • Sigmund Freud psikoanalistak parafilia mota bat deskribatzeko erabili zuen, non objektua pertsonaren gorputz-atal bat edo bizigabeko objektu bat izan daitekeen; ikus sexu-fetitxismoa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182116
  • Commonscat Multimedia: Religious fetishism / Q182116

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX527263
  • BNF: 11960119s (data)
  • GND: 4154221-6
  • LCCN: sh85047960
  • NKC: ph280647
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q182116
  • Commonscat Multimedia: Religious fetishism / Q182116