Fernando Lázaro Carreter

Fernando Lázaro Carreter

Irudi gehiago
katedradun


katedradun

Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1923ko apirilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2004ko martxoaren 4a (80 urte)
Heriotza modua: organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Miguel García-Posada (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)José Manuel Blecua Teijeiro (en) Itzuli
Francisco Ynduráin Hernández
Dámaso Alonso
Eugenio Frutos (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Santiago de los Mozos
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, literatura-kritikaria, filologoa eta erromanista
Lantokia(k)Heidelberg
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Tolosako Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Sorbona
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1979)
    Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (2000, 1997)
    Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1983)
    Mariano de Cavia' Price  (1984)
    Miguel Delibes Kazetaritza Saria  (1996)
    Alcalá City Awards  (2003)
    Menéndez Pelayo International Prize  (1994)
    honorary doctor of the University of Zaragoza  (1985) : Zaragozako Unibertsitatea
    honorary doctorate of the University of Salamanca  (1986)
    honorary doctorate of the Autonomous University of Madrid  (1988) : Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
    honorary doctorate of the University of Valladolid  (1993) : Valladolideko Unibertsitatea
    honorary doctorate of the University of La Laguna  (1994)
    honorary doctorate of the University of La Coruña  (1997)
    honorary doctor of the University of Zaragoza  (1984)
    honorary doctorate of the University of Valladolid  (1992)
KidetzaReal Academia Española
Colegio Libre de Eméritos (en) Itzuli

Find a Grave: 8467110 Edit the value on Wikidata

Fernando Lázaro Carreter (Zaragoza, 1923ko apirilaren 13a - Madril, 2004ko martxoaren 4a) espainiar hizkuntzalaria izan zen.

Bizitza

Salamancako eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen. Irakasle laguntzaile eta irakasle bisitari izan zen Europa eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. 1972az geroztik, Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española, RAE) kide izan zen eta, 1991tik 1998ra bitartean, bi aldiz aukeratu zuten akademiako zuzendari. Kargu horretan jardun zen urteetan, aldaketa handia izan zuten Akademia barruko lanek, ikerketa lexikografikoak eta hiztegi berriak sortzeko datu-base informatikoen erabilera bultzatu baitzen, besteak beste.

Haren lanen artean, honakoak aipagarriak dira: Cómo se comenta un texto literario (1957, Nola egin literatura-testu baten kritika); Diccionario de términos filológicos (1963, Hitz filologikoen hiztegia); Estilo barroco y personalidad creadora (1966, Estilo barrokoa eta nortasun sortzailea); Lazarillo de Tormes en la Picaresca (1973, Tormesko itsumutila Pikareskan); Estudios de poética (1976, Poetika-ikerketak); Estudios de Lingüística (1980, Hizkuntzalaritza-ikerketak). 1997an El dardo en la palabra (Gezia hitzean) liburua argitaratu zuen, gaur egungo espainieraren erabileran aurkitzen diren aldrebeskeriei buruz hainbat egunkaritan idatzitako artikuluen bilduma, irakurleen artean arrakasta handia izan zuena. Espainian eta nazioartean sari ugari irabazi zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2755472
  • Commonscat Multimedia: Fernando Lázaro Carreter / Q2755472

  • Wd Datuak: Q2755472
  • Commonscat Multimedia: Fernando Lázaro Carreter / Q2755472