FC Haka Valkeakoski

FC Haka Valkeakoski
Izen osoaValkeakosken Haka
Sorrera1934
Futbol zelaiaTehtaan kenttä, Valkeakoski
edukiera: 3.516 lagun
PresidenteaFinlandia Marko Laaksonen
EntrenatzaileaFinlandia Teemu Tainio
LigaFinlandiako futbol liga
20239.a
Webguneafchaka.fi
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Haka Valkeakoski edo FC Haka (finlandieraz: Valkeakosken Haka) Valkeakoski hiri finlandiarreko futbol taldea da. Helsinki HJKren ondoren Finlandiako palmaresik onena duen taldea da izan ere 9 ligaz gain 12 kopa irabazi baititu. Izatez kopa gehien irabazi dituen taldea da.

Historia

  • 1919. urtean, Haka Valkeakoski kirol-taldea sortu zen Valkeakoski hiri finlandiarrean.
  • 1934ean, Haka Valkeakoskiren futbol-taldea sortu zen, FC Haka. Lehen partidua TaParen aurka jokatu zuen eta 0-5 galdu zuen. Hala ere, 1942an, futbol-taldearen ospea puzten hasi zen Tavastia antzinako lurraldean jokatzen zen txapelketa bat irabazi ostean.
  • 1960ko hamarkada loriatsua izan zen: 1960ko (lortutako lehenengoa), 1962ko eta 1965eko liga txapelketak irabazi zituen eta 15 urtetan 5 kopa irabazi zituen. Gainera, lehenengo zazpi postuen artean bukatu zituen 60ko hamarkadan jokatu ziren Liga guztiak. Azkenik, aipatu beharra dago Liga eta Kopa txapelketak urte berean eskuratu zituen lehenbiziko talde finlandiarra izan zela, 1960. urtean hain zuzen [1].
  • 1972an, FC Haka taldea bigarren mailara jaitsi zen; hala ere, nahiz eta urte latzak izan ziren, bi urteren buruan lehenengo mailara igotzea lortu zuten berriz.
  • 1977. urtean, bi txapelketak irabazi zituen berriro ere taldeak, liga eta kopa.
  • 1980ko hamarkadan gorenera iritsi zen taldea; nahiz eta, ez zuen ligarik irabazi, hiru kopa eskuratu zituen, 1982koa, 1985ekoa eta 1988koa. Hamarkada honetan gaur egunera arte iraun dion ezizena jaso zuen, "Kopen errege" ezizena hain zuzen. Gainera, 1983-84ko Europako Errekopa txapelketako final laurdenetaraino iritsi zen, eta bertan, Juventus taldeak 1-0 eta 0-1 garaitu zuen.
  • 90eko hamarkada bukaeran eta XXI. mendearen hasieran, taldeak txapelketa asko irabazi zituen: haien artean, 1995eko, 2004ko eta jarrian irabazi zituen 1998ko eta 1999ko ligak, 1995eko Finlandiako Liga Kopa eta 1997ko, 2002ko eta 2005eko kopak. 2005ekoa, FC Hakak irabazitako azkeneko txapelketa izan da [1].
  • 2012an maila galdu zuen.

Futbol zelaia

Tehtaan kenttä futbol-zelaia.
Sakontzeko, irakurri: «Tehtaan kenttä»

FC Haka taldearen futbol-zelaia Valkeakoski hirian dagoen Tehtaan kenttä da. Taldeak 1930eko hamarkadatik bertan jokatzen ditu partiduak, nahiz eta eraberritze lan ugari izan den eraiki zenetik. Guztira, 3.516 ikusleentzako eserlekua dago futbol-zelaian, hala ere, ikusleek zutik egoteko aukera dute ere.

Futbol-zale gehien 1999. urtean bildu zen, guztira, 6.400 ikusle gerturatu ziren Helsinki JK eta FC Hakaren arteko partidua ikustera [2].

Palmaresa

Finlandian: 22

  • Liga (9): 1960, 1962, 1965, 1977, 1995, 1998, 1999, 2000, 2004.
  • Kopa (12): 1955, 1959, 1960, 1963, 1969, 1977, 1982, 1985, 1988, 1997, 2002, 2005.
  • Ligako Kopa (1): 1995.

Jokalari ospetsuenak

  • Erresuma Batua Marlon Harewood
  • Finlandia Olli Huttunen
  • Finlandia Jari Niemi
  • Finlandia Mika Nurmela
  • Finlandia Mixu Paatelainen
  • Finlandia Juhani Peltonen
  • Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Valeri Popovitx
  • Finlandia Teemu Tainio

Kanpo estekak

  • Haka Valkeakoski (Finlandieraz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q275138
  • Commonscat Multimedia: FC Haka / Q275138

  • Wd Datuak: Q275138
  • Commonscat Multimedia: FC Haka / Q275138

Erreferentziak

  1. a b FC Hakan historia
  2. Tehtaan kenttä