FCV Farul Constanța

FCV Farul Constanța
Ezizena(k)Marinarii ("marinelak")
Rechinii ("marrazoak")
Sorrera1920 (SPM Constanța)
Futbol zelaiaViitorul
edukiera: 4.500 lagun
inaugurazioa: 2015
JabeaErrumania Gheorghe Hagi
EntrenatzaileaErrumania Gheorghe Hagi
LigaErrumaniako futbol liga
2022-231.a
Webguneafarulconstanta.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FCV Farul Constanța Errumaniako futbol talde bat da Konstantza hirikoa. 2022-23an Liga irabazi zuen.

Historia

1920. urtean sortu zen SPM Constanța izenarekin, Serviciul Porturi Maritime Constanța. Itsasportuko langileek sortu zuten. 1949an Dezrobirea Constanța taldearekin bat egin eta Locomotiva Constanța bihurtu zen.

1955ean lehen mailara igo zen, urtebeterako. 1957-58 denboraldian Farul Constanța izena hartu zuen eta bigarren maila irabaziz lehen mailara itzuli zen. 1964an Balkandarren Kopa jokatzeko sailkapena lortu zuen eta finalera iritsi zen. Rapid Bucurestik garaitu zuen, etxean 3-3 egin eta kanpoan 2-0 galdu baitzuen. 1967an laugarren egin zuen ligan.

2016an taldea desegin zen porrot ekonomikoaren ondorioz. Zaleek Suporter Spirit Club Farul Constanța taldea sortu zuten Farulen jarraipena izan zedin. Koloreak eta logoa mantendu zituen, Konstantzako itsasargia eta kaioa hegan. 2021ean Gheorghe Hagi jokalari ezagunaren FC Viitorul Constanța taldearekin bat egin zuen. Gheorghe Hagi bera da taldearen jabea (%89an) eta entrenatzailea.

2022-23an Errumaniako Liga irabazi zuen.

Palmaresa

Errumanian: 2

  • Errumaniako Liga (1): 2022-23.
  • Errumaniako Kopa (0): finalista 2005ean.

Kanpo estekak

  • (Errumanieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q368104
  • Commonscat Multimedia: FC Farul Constanța / Q368104

  • Wd Datuak: Q368104
  • Commonscat Multimedia: FC Farul Constanța / Q368104