Eyre Square

Eyre Square
An Fhaiche Mhór
John F. Kennedy Memorial Park
Galway hiriko tribuen banderak Eyre Square plazan. Tribu hauek Erdi Aroan hiri honetan bizi ziren familia anglo-normandarrak ziren.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
Irlandaren banaketa administratiboa Galwayko konderria
HiriaGalway
Koordenatuak53°16′28″N 9°02′56″W / 53.2745°N 9.049°W / 53.2745; -9.049
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006ko apirilaren 13a
Arkitektura

Eyre Square (irlanderaz An Fhaiche Mhór, ofizialki John F. Kennedy Memorial Park izena ere badarama) Irlandako Galwayko konderrian dagoen Galway hiri barneko parke publikoa eta plaza da. Parkea hiriaren erdigunean dago, dendes beteriko Williams Street eta Shop Street kaleen aldamenean.

Ezaugarriak

Parkea laukizuzena da, Galway hiriko erdiguneko trafiko gehien duten kaleek inguratzen dute, halere 2006 urtetik aurrera bere eskuinaldeko eremua soilik oinezkoentzat da. Bere erdigunean burdinezko eskultura batez apainduriko iturri bat dago. Bestalde, jaiotzez hiri honetakoa zen Pádraic Ó Conaire irlanderazko idazlearen estatua bat ere badago.

Galway hiriko Eyre Square parkearen ikuspegi panoramikoa.

Historia

1965an parkeak John F. Kennedy Memorial Park izena hartu zuen, irlandar jatorriko John F. Kennedy estatubatuarrak bere erailketa baino ez askoz ere lehenagotik hiri hau bisitatu eta bertan jendaurreko hitzaldia eskaini baitzuen.

2004ean parke edo plaza honen eraberritze lanei ekin zitzaion, azkenik 2006ko apirilaren 13an berriz ireki zelarik.

Iruditegia

  • Galway hiriko tribuen banderak
    Galway hiriko tribuen banderak
  • Iturria
    Iturria
  • Iturria
    Iturria
  • Kanoiak
    Kanoiak

Kanpo estekak

  • Eyre Square merkatalgunea (Ingelesez)
  • Eyre Squareko argazkiak (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q32398
  • Commonscat Multimedia: Eyre Square, Galway / Q32398

  • Wd Datuak: Q32398
  • Commonscat Multimedia: Eyre Square, Galway / Q32398