Eusko Jaurlaritzaren egoitza

Eusko Jaurlaritzaren egoitza
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aireko ikuspegia 2002an.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°52′N 2°41′W / 42.86°N 2.69°W / 42.86; -2.69
Map
Arkitektura

Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz (Araba) hiriburuan dagoen Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia da. Hiri honetako Arriaga-Lakua auzoko Lakuabizkarra gunean kokatzen da, Gipuzkoa kalea, Euskal Herria bulebarra, Gabriel Zelaia kalea eta Wellington Dukearen kaleen artean, hain justu ere, Euskaltzaindia plazaren aurrean.

Kokapena eta historia

Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Lakua auzoan dagoenez, maiz Lakuako Gobernua ezizenaz ere izendatu ohi da, eta egoitzaren konplexua osatzen duten eraikinek Lakua I, Lakua II eta Lakua 0 izena daukate hain zuzen.

1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian jarri zen, hau Euskadiko erakundeen egoitza izendatua zenean. Hiriak zituen espazio eta baliabideak hiri aukeraketan eragina izan zuten. Hain zuzen ere, Lakuan zegoen amaitu gabeko ospitale geriatrikoaren eraikina zen espazio horietako bat, eta hori bihurtu zen Jaurlaritzaren lehen egoitza[1].

1991. urtean, Jose Antoni Ardanza lehendakari zela, zabalkunde bat erabaki zen eta horrela eraiki zen bigarren bulego eraikina, aurrekoaren ekialderantz kokatua. Bukatutakoan, Lakua II izendatu zen eraikin berria, eta originala Lakua I[2].

2005ean tarteko beste bulego eraikin bat gehitu zen, Lakua 0 (Lakua zero) deitzen dena.

Hiru bulegoen baturan, 5.000 lagun inguruk lan egin ohi dute harrezkero[2].

Eusko Jaurlaritzako sail eta zerbitzu nagusiek Lakuako eraikinetan dute egoitza, baina ez guztiek. Esate baterako, lehendakaritzak beste eraikin bat dauka, Ajuriaenea etxeaz apartekoa.

Iruditegia

  • Lakua I, egoitza originala.
    Lakua I, egoitza originala.
  • Lakua II.
    Lakua II.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2021-05-16). «Vitoria se reafirma en su capitalidad dentro de Euskadi 41 años después de una decisión polémica y pragmática» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. a b (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. (2007-02-28). «Una de las tres sedes del Gobierno en Lakua funciona sin la licencia de primera ocupación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Ikus gainera

Lehendakaritza

Lurralde ordezkaritzak:

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • Eusko Jaurlaritzaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257654
  • Commonscat Multimedia: Sede Central del Gobierno Vasco / Q12257654

  • Wd Datuak: Q12257654
  • Commonscat Multimedia: Sede Central del Gobierno Vasco / Q12257654


Eusko Jaurlaritzaren egoitzak eta ordezkaritzak

AjuriaeneaArtatza jauregiaBizkaia Plaza eraikina • Eusko Jaurlaritzaren egoitza • Lehendakaritza


Ordezkaritzak: Arabako OrdezkaritzaBizkaiko OrdezkaritzaGipuzkoako ordezkaritza