Euskadiko Eskola Kontseilua

Euskadiko Eskola Kontseilua
MotaGobernu erakundea
SektoreaHezkuntza
Sorrera1990
SortzaileaEusko Jaurlaritza
EgoitzaGran Via 85, Bilbo (Bizkaia)
PresidenteaNélida Zaitegi
WebguneaEuskadiko Eskola Kontseilua

Euskadiko Eskola Kontseilua 1990. urtean Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da[1]. Euskadiko irakaskuntzako programazio orokorrarekin zerikusirik duten giza eragileek parte hartzeko organo gorena da, eta Eusko Jaurlaritzaren araudiari buruzko kontsulta eta aholkularitza organo lanak betetzen ditu.

Funtzioak

Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzioren artean, hauek dira aipagarrienak:

  • Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ahalbidetzen du, irakaskuntzaren programazio orokorrean eta gobernuak hartzen dituen oinarrizko erabakietan.
  • Euskadiko hezkuntzaren gai nagusiez (lege-proiektuak, dekretuak, planak…) nahitaez kontsultatua izan behar da.
  • Irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiei buruzko proposamenak egiten dizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari.
  • Euskadiko hezkuntzaren egoera ebaluatzen du, eta kasuan kasuko txostena landu eta argitaratu.
  • Estatuko eta autonomia erkidegoetako eskola kontseiluaren batera urteroko topaketan parte hartzen du, bai eta estatuko eskola kontseiluan ere.

Halaber, EAE mailan irakaskuntza garatzen duten arauei buruzko irizpenak egitea edota irakaskuntzaren egoeraren inguruko txosten orokorra burutzea eta txostenak egitea ere Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzioak dira.

Osaketa

Taldearen osaketan eboluzioa antzeman daiteke urteak joan urteak etorri. Hona osaketa[2] eredu bat:

Taldearen baitan, batzorde iraunkor bat osatu ohi da eta beste hainbat azpibatzorde[3].

Egitura

Euskadiko Eskola Kontseilua hiru marko ezberdinek osatzen dute:

Osoko bilkura

Euskadiko Eskola Kontseilua osatzen duten 46 kideak biltzen ditu eta gutxienez urtean birritan biltzen da. Hau da Kontseiluko erabakigune nagusia eta gai garrantzitsuenak hemen onartuak izan behar dira. Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea da bilkurako lehendakaria eta kide bakoitzak bozka bakarra du.

Kontseilu iraunkorra

Kontseilu Iraunkorrak Euskadiko Eskola Kontseiluko gobernu batzorde lana burutzen du. Hamaika kidek eta idazkari teknikoak osatzen dute eta bi astean behin biltzen da. Egunerokotasunean sortzen diren gaien eztabaida eta onarpena egitea, osoko bilkurara eraman beharreko gai ordena zehaztea, kontseiluko batzordeen jarraipena egitea eta batzorde-buruak izendatzea, kontseiluko karguen izendatze eta izengabetze proposamenak burutzea, batzordeak sortu zein desegitea edo Euskadiko Eskola Kontseiluaren ordezkaritza lanak egitea dira, besteak beste, Kontseilu Iraunkorraren funtzioak.

2016an, kontseilari hauek osatzen zuten Kontseilu Iraunkorra:

2016ko EEKko Kontseilu Iraunkorra
Izena Kargua Erakundea
Maite Alonso Lehendakaria Eusko Jaurlaritza
Isabel Kapanaga Lehendakariordea Eusko Jaurlaritza
Juan Carlos Jauregui Euskadiko Gurasoen Ordezkaria FECAPP
Antxon Rodríguez Euskadiko Ikasleen Ordezkaria Ikasle Abertzaleak
Iñaki Azpitarte Euskadiko Irakasleen Ordezkaria ELA Sindikatua
Mikel Pagola Toki Administrazioko Ordezkaria EUDEL (EAJ)
Maria Teresa Ojanguren Antolaketa Batzordea Lauaxetako Zuzendaria
Raimundo Rubio Giza-baliabideak Batzordea Steilas Sindikatua
Carlos López Egitaraugintza Batzordea Denon Eskola Elkartea
Xabier Aizpurua Hizkuntza Helburuak Batzordea ISEI-IVEIko Zuzendaria
Amaia Jauregiberri Finantzaketa Batzordea Eusko Jaurlaritzako Zuzendaria
Eva Blanco Idazkari Teknikoa

2019. urtean batzorde iraunkorra hau da[4]. Euskadiko Eskola Kontseiluko webgunean, batzarkideen jatorriari buruzko argibideak dokumentu batean ikus daitezke eta batzordeen osaketa beste batean[4][5].

2019ko EEKko Kontseilu Iraunkorra
Izena Kargua Erakundea
Nélida Zaitegi Lehendakaria Eusko Jaurlaritza
Maria Teresa Ojanguren Lehendakariordea Eusko Jaurlaritza
Eva Blanco Idazkari Teknikoa ·
Ainara Ibáñez Euskadiko Gurasoen Ordezkaria ···
··· Euskadiko Ikasleen Ordezkaria ···
Mikel Pagola Toki Administrazioko Ordezkaria EUDEL (EAJ)
Ana Marta Iriarte Irakasleak ···
Usoa Urbieta Programazioa ···
Begoña Pedrosa Antolaketa ···
Josean Bueno Giza-baliabideak ···
Xabier Aizpurua Hizkuntza Helburuak Batzordea ISEI-IVEIko Zuzendaria
Ismael Redondo Finantzaketa Batzordea ···

Batzordeak

Euskadiko Eskola Kontseiluak batzorde espezifikoak ditu gai ezberdinen inguruko ikerketa, eztabaida eta proposamenak egiteko. Batzorde bakoitzak buru bat du eta kontseiluan ordezkatuta dauden sektore bakoitzeko ordezkari batek parte hartzen du bertan.

Erreferentziak

  1. «Arautegia - Euskadiko Eskola Kontseilua» www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2019-02-14).
  2. «Osaketa - Euskadiko Eskola Kontseilua - 2020ko osaketa» www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).
  3. «Osaketa - Euskadiko Eskola Kontseilua - 2020ko batzordeen osaketa» www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).
  4. a b «Nortzuk osatzen dute Euskadiko Eskola Kontseilua» www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2019-02-14).
  5. Batzordeen osaketa[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Euskadiko Eskola Kontseilua - Aurkezpena.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25474694
  • Wd Datuak: Q25474694