Eszitia

Antzinaro klasikoan, Eszitia[1] (grezieraz Σκυθία, Skuthia) eszitiar etnia K.a. VIII. mendetik II. mendera arte bizi izan zen Eurasiako eskualdea zen.

Eszitia eta eszitiar hizkuntzen gutxi gorabeherako hedadura (laranja kolorez adierazia), I. mendean.

Bere hedadura aldatu egin zen denboran zehar, baina, orokorrean, Estepa Pontikoko lautadak hartzen zituen, Danubio ibaitik hasi eta Itsaso Beltzaren ipar kostalderantz, mapan agertzen den bezala.

Egile klasikoen lanetan Eszitia izenez ezagunak diren lurraldeen artean honako hauek daude:

  • Estepa Pontikoa: egungo Kazakhstan, Errusia hegoaldea, eta Ukraina (han eszitiarrak gutxienez K.a. VIII. mendetik bizi ziren).
  • Kaukasotik iparralderako eskualdea, Azerbaijan barne. Ondorengo Sarmazia, Ukraina, Bielorrusia, eta Polonia Itsaso Baltikoraino (Ozeano Sarmazia bezala ezaguna).
  • Ukrainako hego zatia eta Behe Danubio, Eszitia Txikia ere deitua.

Sakastan izeneko eskualdea, saka herriak edo indoeszitiarrak bizi diren tokia, ez da Eszitiaren zatitzat hartzen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q845909
  • Commonscat Multimedia: Scythia / Q845909

  • Wd Datuak: Q845909
  • Commonscat Multimedia: Scythia / Q845909