Estellerriko Erribera

Estellerriko Erribera Lizarrako merindadearen hegoaldeko eskualdea da, Tuterako Erriberarekin batera Nafarroako Erribera osatzen duena (Nafarroa). Udalerri hauek osatzen dute Estellerriko Erribera: Andosilla, Azagra, Berbintzana, Cárcar, Faltzes, Funes, Larraga, Lerin, Lodosa, Mendabia, Mendigorria, Miranda Arga, Azkoien, San Adrián, Sartaguda eta Sesma. Oso eskualde laua da, eta laborantza da eskualdeko ekonomia-jarduera nagusia (Tuterako Erriberarekin batera, Nafarroa osoko nekazaritzarako eremuaren % 50 eratzen du). 600 mm euri-ur izaten da, batez beste, urtero. Ega eta Arga ibaiek iparralde-hegoalde igarotzen dute eskualdea, eta Ebro ibaiak eratzen du hegoaldeko muga. Industria gutxi garatua dago (ardogintza, kontserbak).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257293
  • Wd Datuak: Q12257293