Esteban Sánchez

Esteban Sánchez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsteban Sánchez Herrero
JaiotzaOrellana la Vieja, 1934ko apirilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOrellana la Vieja, 1997ko otsailaren 3a (62 urte) (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaEnsayo (en) Itzuli

Musicbrainz: 5b3d5664-9634-44dc-a771-239faedf0d0e Discogs: 1582752 Edit the value on Wikidata

Esteban Sánchez (Orellana la Vieja, 1934ko apirilaren 26a - ib., 1997ko otsailaren 3a) espainiar piano-jotzailea izan zen.

Gazte-gaztetatik lortu zituen sari ospetsuak, hala nola Marguerite Long Nazioarteko Lehiaketako ohorezko domina (Paris, 1959), Busoni Nazioarteko Lehiaketako lehenengo saria (Bolzano, Italia, 1953), Santa Cecilia Akademiako lehenengo saria (Erroma, 1954), Harriet Cohen Fundazioaren Dinu Lipatti domina (Londres, 1955).

Garrantzi handikoak dira Sánchezek Isaac Albénizen lanen gainean egindako bertsioak. Aipatzekoak dira, bestalde, disko hauek: Rachmaninoven Pianorako 2. kontzertua, Beethovenen 4. kontzertua, Granadosen "El pelele", Fallaren "Fantasía bética" eta "Cuatro piezas españolas", eta Joaquín Turinaren lan asko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5549527
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107583725
  • ISNI: 0000000081725839
  • BNE: XX892304
  • BNF: 138389391 (data)
  • LCCN: n85038284
  • SUDOC: 252763696
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05258/eu_s_0770/s0770
  • Wd Datuak: Q5549527