Esperança Bias

Esperança Bias

Irudi gehiago
Speaker of the Assembly of the Republic (en) Itzuli

2020ko urtarrilaren 13a -
Verónica Macamo (en) Itzuli
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli

2015 -
Barrutia: Maputo
Minister of Mineral Resources of Mozambique (en) Itzuli

2005eko otsailaren 11 - 2015eko urtarrilaren 15a
Deputy Minister of Natural Resources of Mozambique (en) Itzuli

2000ko urtarrila - 2005eko urtarrila
Bizitza
JaiotzaMozambike uhartea, 1958ko uztailaren 28a (65 urte)
Herrialdea Mozambike
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
HeziketaEduardo Mondlane University (en) Itzuli 1990) lizentzia : management studies (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Makhuwa (en) Itzuli
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Parte-hartzailea
  • World Economic Forum Annual Meeting 2014 (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Ministry of Mineral Resources and Energy of Mozambique (en) Itzuli  (1991 -  2000)
KidetzaOrganization of Mozambican Women (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FRELIMO

Esperança Laurinda Francisco Nhiuane Bias (Mozambike uhartea, 1958ko uztailaren 28a) mozambiketar politikaria da. 1999tik 2005era, Baliabide Mineralen ministrordea izan zen, eta 2005etik 2015era, Baliabide Mineralen ministroa[1][2]. Gaur egun Mozambikeko Errepublikako Asanbladako presidentea da[3].

Bizitza

Mozambike uhartean jaio zen, Nampula probintzian. Francisco Nhiuane Bias eta Laurinda Augusto Faustinoren alaba da. Nampulan hasi zen ikasten. Dona Filipa eskolan amaitu zuen lehen hezkuntza 1970ean, eta bigarren hezkuntza Gago Coutinho lizeoan, 1978an[4].

Horren ostean, Maputo hirira joan zen bizitzera, non irakaskuntza propedeutikoa egin zuen Eduardo Mondlane unibertsitateko ekonomia fakultatean, 1979an. 1990ean lizentziatu zen fakultate berean. 1976tik 1980ra Banco Standard Tottan lan egin zuen, eta 1983an Empresa Nacional de Minasen sartu zen, non Administrazio Zerbitzuen burua izan zen eta gero Sailburua, 1984ra arte. 1984tik 1987ra Gemas e Pedras Lapidadas enpresan lan egin zuen[5].

1987tik 1990era Lapidaria Industriako zuzendariordea izan zen eta gero GPLko zuzendari nagusi 1991ra arte. Urte hartan Mozambikeko Baliabide Mineralen eta Energiaren Ministerioan hasi zen lanean. 1999an ministrorde izendatu zuten, eta 2005ean ministro[6]. 2015era arte egon zen kargu horretan.

2016ko otsailean, Mozambikeko FRELIMO alderdiko idazkaritzarako hautatu zuten Administrazio eta Finantza idazkari gisa[7].

Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Portugesez, ingelesez eta makhuwaz hitz egiten du[5].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Experts in the Field» The Business Year (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  2. (Ingelesez) «Mozambique News Agency - AIM Reports» www.poptel.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  3. (Ingelesez) Campbell, Keith. «Incoming Mozambique President reorganises government» Mining Weekly 2015-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  4. (Portugesez) «Ministra dos Recursos Minerais Esperança Bias, Nampula» Boletim sobre o processo político em Moçambique 45 2010-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  5. a b (Portugesez) «Ex-Ministros dos Recursos Minerais e Energia» Direçao Nacional de Geologia e Minas (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  6. (Ingelesez) «H.E. Esperanca Bias» Mining for Development Conference 2013 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  7. (Ingelesez) «Mozambique: New Spokesperson for Frelimo» All Africa 2016-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5398931
  • Commonscat Multimedia: Esperança Bias / Q5398931

  • Wd Datuak: Q5398931
  • Commonscat Multimedia: Esperança Bias / Q5398931