Escrache

Escrache (gaztelaniaz) Rio de la Plata inguruan, batez ere Buenos Aires eta Montevideon sorturiko manifestazio mota bat da. Aktibistak salatu nahi duten pertsonaren etxera edo lantokira doaz bere aurkako presioa egiteko. Normalki egoera zehatz baten erantzulea presionatzeko eta iritzi publikoak ezagutzeko erabiltzen da, baina batzuetan intimidazioa egiteko ere erabili izan da. Txilen praktika berdinari funa deitzen zaio.

Escrache motak

Ekintza hauek guztiak salatu nahi den politikariaren edo pertsonaren etxearen aurrean egiten dira:

  • Kaleko antzerkia
  • Pintaketak
  • Arrautzak edo margoak botatzea
  • Etxearen inguruan pankartak jartzea
  • Manifestazioak
  • Fatxadan edo eskaileretan igotzea
  • Lapikoak jotzea
BBVAren aurrean Santa Cruz de Tenerifen egindako escrachea

Polemika

Politikari batzuek publikoki escracheen aldeko jarrera erakutsi baldin badute ere, beste batzuen esanetan "ekintza bortitzak" dira eta, ondorioz, zigortzeko modukoak. Esaterako, Euskal Herrian PPk zein EAJ alderdiek aurkako jarrera erakutsi duten arren, ezkerretik ekintza mota hauek orokorrean ondo ikusita daude.[1] PPren jarrera oso erradikala da [2] eta publikoki escracheak ETArekin eta Ezker abertzalearekin lotu ditu.[3] [4] Hasiera batean PPren salaketa etxe-kaleratzeen aurkako mugimenduaren aurkakoa izan bazen ere, gero Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkartearen aurka zentratu zen.

Erreferentziak

  1. http://www.lavanguardia.com/politica/20130405/54370969331/exdirigente-popular-jorge-vestrynge-suma-escrache-casa-vicepresidenta-gobierno.html
  2. http://www.eldiario.es/rastreador/ABC-escrache-acoso-salvaje_6_113798630.html
  3. http://www.abc.es/espana/20130405/abci-escrache-bilbao-201304051315.html
  4. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-06/013/001/_Ez_dira_ausartu_aurpegira_esatera_terroristak_garela_.htm[Betiko hautsitako esteka]

Bibliografia

  • Academia Argentina de Letras: Diccionario del habla de los argentinos. Buenos Aires: Espasa Calpe, 2008. ISBN 950-852-152-X.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Escracheen historia: http://www.pagina12.com.ar/diario/suplementos/no/subnotas/2139-411-2006-03-27.html
  • (Gaztelaniaz): Espainian egindako escrache baten irudiak (Soraya Sáenz de Santamaríari: http://www.publico.es/453221/escrache-a-soraya-saenz-de-santamaria-en-imagenes[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz): Escrachearen definizioa: http://www.hijos-capital.org.ar/index.php?option=com_content&task=view&id=21
  • : Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkartearen ekintza PPren salaketaren aurrean: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-06/013/001/_Ez_dira_ausartu_aurpegira_esatera_terroristak_garela_.htm[Betiko hautsitako esteka]
  • Bernardo Atxaga: "Eskratxe bat egin zidaten Euskal Hiriaren ideiaren inguruan" (Euskal Hiria)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3304691
  • Commonscat Multimedia: Escrache / Q3304691

  • Wd Datuak: Q3304691
  • Commonscat Multimedia: Escrache / Q3304691