Erregenerazionismo

Joaquín Costa mugimendu honen buru nagusia izan zen.

Erregenerazionismoa ala Onbideratzea XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Espainian garatu zen intelektualen mugimendua izan zen, orduko Espainiaren gainbehera aztertu eta horri buelta emateko politikak proposatzen zituena. 98ko Belaunaldiaren giro berean sortu zen eta literatura mugimendu horrekin maiz parekatu da, baina 98ko Belaunaldikoek ikuspuntu literario eta subjektibo batetik jardun zuten bitartean, erregenerazionistak egoeraren azterketa historiko, politiko eta soziala egin zuten.

Aurrekariak eta Joaquín Costa

Costa mugimendu honen pertsonalitate nagusia izan zen, modu batez haren liderra. Bere liburuek (Colectivismo agrario en España (1898) eta Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España (1901)) garaiko mundu intelektual espainiarra astindu zuen. Haren ikurritz nagusiak, bere pentsamenduaren laburpena eta erregenerazionisten artean topikoa, hau zion: «Escuela, despensa y doble llave al sepulcro del Cid» (euskaraz: Eskola, janaritegi eta Ciden hilobiari giltz bikoitza eman).

Dena dela, Costa aurretik beste egileek oinarriak jarri zituzten:

  • Lucas Mallada, Los males de la patria y la futura revolución española (1890) liburuaren egilea.
  • Ricardo Macías Picavea, El problema español liburuaren egilea.
  • Francisco Giner de los Ríos eta hark zuzentzen zuen Institución Libre de Enseñanza. Giner de los Ríosek, Krausismo pentsamenduan oinarrituta, analfabetismoaren aurka eta aldaketa pedagogikoen aldaketaren beharraren alde aritu zen.

Erregenerazionismo barruan ideologia oso desberdinetako pertsonak aurkitzen ziren: liberalak, kontserbadoreak, errepublikaren aldekoak...[1]

Intelektual erregenerazionistak

Idazleak

José María Salaberría.

Politikariak

  • Francisco Silvela, kontserbadorea, 1898ko abuztuaren 16an «Sin pulso» artikulu ospetsua Kolonbiako El Tiempo egunkarian argitaratu zuen.
  • Antonio Maura
  • Santiago Alba, liberala
  • José Canalejas, liberala
  • Manuel Azaña, liberala

Pentsalariak

Pentsalariek erregenerazionismoaren oihartzuna ia 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasiera arte eraman zuten:

  • Juan Pío Membrado Ejerique
  • Julio Senador Gómez
  • Constancio Bernaldo de Quirós
  • Antonio Rodríguez Martín
  • Luis Morote
  • Ramiro de Maeztu
  • Pere Corominas
  • Adolfo Posada
  • Basilio Paraíso Lasús
  • Francisco Rivas Moreno
  • José Ortega y Gasset

Militarrak

Erregenerazionismoren aldizkariak

Revista Contemporánearen azala.

Intelektual erregenerazionistek haien ideiak zabaltzeko aldizkari desberdinak erabili zituzten:

Beste aldizkari batzuk sarritan jaso zituzten erregenerazionisten ideiak eta proposamenak:

Erreferentziak

  1. .
  2. Pérez de la Dehesa, Rafael, El grupo Germinal: una clave del 98. Taurus, Madril, 1970, 44 or.
  3. Granjel, L. S. La generación literaria del noventa y ocho. Anaya, Salamanca, 1966, 147 or.
  4. Mateos y de Cabo, Oscar. “Las bases de un nuevo concepto moderno de nacionalismo español de Joaquín Costa”. Anales de la Fundación Joaquín Costa, 25.zk., 2008, 122-123 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Erregenerazionismoaren ezaugarriak.
  • (Gaztelaniaz):Erregenerazionismoa Gran Enciclopedia Aragonesan.
  • (Gaztelaniaz):Erregenerazionismoaren pentsamendua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3047748
  • Commonscat Multimedia: Regenerationism / Q3047748

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 10735
  • Wd Datuak: Q3047748
  • Commonscat Multimedia: Regenerationism / Q3047748