Errege-erreginen bainu-etxola

Errege-erreginen bainu-etxola
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′55″N 1°59′26″W / 43.3151475°N 1.990521°W / 43.3151475; -1.990521
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1840
Suntsipena1911
Arkitektura
ArkitektoaRamón Cortázar Urruzola (en) Itzuli

Errege-erreginen bainu-etxola edo kaxeta Donostiako Kontxa hondartzan erabili zen bainu-etxola luxzuko bat izan zen, 19. mendearen 2. erdian eta 20.aren hasieran Espainiako Errege Etxeak erabili zuena.[1]

Historia

1845. urtean hasi zen Espainiako Elisabet II. erregina Donostiako Kontxa erabiltzen oporraldiko bainuetarako. Bainu-etxola desberdinak erabili zituzten errege-erreginen familiek, baina bat oso garatua, animaliez tiratua izan beharrean, errailen gainean hurbiltzen zena uretara, 1890eko hamarkadatik eta 1911. urtera bitartean egon zen funtzionatzen.[2] Bi errailen gainean lurrinezko motor batek mugitzen zuen kaseta.[3]

Argazkietan bi eredu gordetzen dira, bata karpa ortogonal baten formakoa, eta bestea handiagoa, tenplete moduko bat dorretxo kupuladunekin ezker-eskuin. Egurrezkoak ziren eta neguan desmontatu egiten ziren egitura hauek. 1891. urtean Maria Kristina erreginak bainua izan ondoren, etxola zerabilen makinistari zangoa harrapatu zion mekanismoak eta zauri larriak izan zituen.

1911. urtean, bainu-etxola kendu zuten, eta hura egoten zen lekuan eraikin bat egin zuten: errege-erreginen bainuetxe pribatua, zeinak izatez Caseta Real izena kontserbatu zuen, aurreko egitura mugikorrarena. Hartatik ere errailak egon ziren itxasorantz urte batzuetan, baina itsasontzi bat uretara hurbiltzeko erabiltzen ziren, ez kaxeta baterako. Kontxako pasealekuko eraikinetan mendebalderago dagoen eraikin hori Gipuzkoako Piraguismo Federazioaren egoitza da 21. mendean.[4]

Iruditegia

  • Forma ortoganeleko bainu-etxola. Atzean, gurpildun kaxeta gehiago.
    Forma ortoganeleko bainu-etxola. Atzean, gurpildun kaxeta gehiago.
  • Tenplete formakoa.
    Tenplete formakoa.
  • Eraikin honek ordezkatu zuen bainu-etxola.
    Eraikin honek ordezkatu zuen bainu-etxola.
  • Espainiako errege-erreginek errailen gaineko bainu-etxola gehiago ere izan zituzten, hau Gijonen omen zegoen.
    Espainiako errege-erreginek errailen gaineko bainu-etxola gehiago ere izan zituzten, hau Gijonen omen zegoen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) García Jiménez, Antonio. (2021-07.02). «Los aristocráticos baños de ola, origen del veraneo en la playa» Biblioteca Nacional de España - Blog (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  2. (Gaztelaniaz) «La máquina del tiempo (I) San Sebastián» El Traje de los Domingos 2008-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  3. Iturain, Iñaki. (2021-02). «Julian Wilson, Kontxako baineru oriotarra» Karkara: 23. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  4. (Gaztelaniaz) Zabaleta, A.. (2010-06-13). «Baños republicanos en La Concha» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124759325
  • Commonscat Multimedia: Royal bathing machine of Donostia-San Sebastián / Q124759325

  • Wd Datuak: Q124759325
  • Commonscat Multimedia: Royal bathing machine of Donostia-San Sebastián / Q124759325