Ernesto del Río

Ernesto del Río
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0215887 Edit the value on Wikidata

Ernesto del Río (Bilbo, 1954) bizkaitar zinema-zuzendaria da.[1]

Biografia

Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, baina oso gazterik sartu zen zinemaren munduan: 1974an Deustuko Zine Kluba fundatu zuen, eta Bilboko Dokumentalen Jaialdiko zuzendaritzako kide izan zen hainbat urtez. Hainbat film labur egin ondoren, 1987an egin zuen lehen film luzea, El amor de ahora. Ondoren No me compliques la vida zuzendu zuen (1991), Lan Zinema ekoiztetxearekin lankidetzan. Etxe berarekin egin zuen Hotel y domicilio (1994), Bilboko giro baztertuetan gertatzen den istorio iluna.

Filmografia

  • 2013: Umezurtzak
  • 2011 Valeria descalza
  • 1995 Hotel y domicilio
  • 1991 No me compliques la vida
  • 1987 El amor de ahora
  • 1983 El ojo de la tormenta (film labur)
  • 1982 Octubre, 12

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskadiko Filmategia. Del Río , Ernesto. .
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257061
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 121172
  • Lur: 01440/eu_d_0520/d0520
  • Wd Datuak: Q12257061