Erlijioa Frantzian

Erlijioa Frantzian (2011 - Ifop)[1]      Katolizismoa (61%)     Protestantismoa (4%)     Islama (7%)     Beste erlijioak (2%)     Judaismoa (1%)     Erlijiogabetasuna (25%)

1789ko Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenak kultuzko askatasuna bermatzen du Frantzian. Errepublikaren oinarrizko printzipioetako bat laikotasun (frantsesez: laïcité) da, 1880ko hamarkadako Ferryren legeek eta 1905eko Estatu eta Elizaren arteko banaketari buruzko frantziar legeak bermatzen dutena. Frantziarren erlijio nagusia katolizismoa baden ere, Frantziako Erresumaren garaian eta XIX. mendeko zenbait alditan (Berrezarkuntza, Uztaileko Monarkia eta Frantziako Bigarren Inperioa) ez bezala, egun ez da estatu-erlijioa.

Egungo frantziarren erlijiorik hedatuenak, besteak beste, katolizismoa, islama, judaismoa, protestantismoaren zenbait adarrak, hinduismoa, errusiar ortodoxia, armeniar kristautasuna eta sikhismoa dira, hau da, egungo Frantzia herrialde multikonfesionala da. Milioika frantziar sarritan erlijio zerbitzuetara joan arren, ez da aintzinean bezala.[2][3] 2010eko Eurobarometroaren arabera,[4] frantziarren %27ak Jainkoengan sinesten du, %33ak izpiritu edo indar batengan sinesten du eta %40ak ez du Jainkoengan edota izpiritu batengan sinesten, munduko herrialderik ateoenetariko bat izanda.

Erreferentziak

  1. http://www.ifop.com/media/poll/1479-1-study_file.pdf
  2. Knox, Noelle. (2005-08-10). «Religion takes a back seat in Western Europe» USA Today.
  3. Via Integra. France – church attendance. in: Church attendance stats..
  4. Eurobarometer on Biotechnology. , 381 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2664394
  • Commonscat Multimedia: Religion in France / Q2664394

  • Wd Datuak: Q2664394
  • Commonscat Multimedia: Religion in France / Q2664394


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.