Erizaintza

Erizaintzan, gaixoak zaintzeaz gainera, osasunaren aldeko prebentzio lanetan ere jarduten da. Irudian, erizaina txerto bat jartzen.

Erizaintza, modu autonomo eta medikuekin lankidetzan, medikuntzaren arlo eta jardueretan lan osagarriak burutu eta gaixo eta ezinduen zaintza helburutzat dituen diziplina eta lanbidea da. Erizaintzan jarduten duten profesionalei erizain deritze. Gaixoak zaindu eta kontrolatzeaz gainera, erizainek osasunaren sustapenerako lanak ere egiten dituzte, prebentzio edo osasunaren administrazio lanetan.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Erizaintzaren historia»

Zeelanda Berria izan zen lehenengo herrialdea erizainen jarduera nazio mailan arautzen, 1901eko irailaren 12an "Nurses Registration Act" izeneko legearen bidez.

Espezialitateak

Gaur egun erizain espezialistak erabat araututa ez dagoen arren, arlo batzuetan banatzen da euren jarduera:

  • Emaginak: Erditze naturalean laguntzen dutenak, batzuetan ginekologoekin elkarlanean baina askotan era autonomoan.
  • Pediatriaren arloa.
  • Psikiatriaren arloa.
  • Medikuntza intentsiboaren arloa: ZIU (Zainketa Intentsiboetako Unitatea) eta ABU (Anestesia ondoko Bizkorketako Unitatea) zerbitzuetan.

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: erizain .
  • (Gaztelaniaz) Arabako Erizainen Elkargo Ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Bizkaiko Erizainen Elkargoa[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Gipuzkoako Erizainen Elkargoa
  • (Gaztelaniaz) Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q121176
  • Commonscat Multimedia: Nursing / Q121176

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX531124
  • BNF: 119332880 (data)
  • GND: 4032813-2
  • LCCN: sh85093362
  • NKC: ph123893
  • NARA: 10644008
  • AAT: 300054519
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009729
  • Wd Datuak: Q121176
  • Commonscat Multimedia: Nursing / Q121176