Erika petrolio-ontzia

Erika petrolio-ontzia
Irudi gehiago eta Irudi gehiago
Fabrikazioa
FabrikatzaileaShin Kasado Dockyard (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera 1975
Naufragioa 1999ko abenduaren 12a
Erregistro-herrialdeaMalta
Kokapena
KokapenaBretainia
Koordenatuak47°09′N 4°15′W / 47.15°N 4.25°W / 47.15; -4.25
Ezaugarriak
Dimentsioak10,9 (zingoa) m
Luzera (nautika): 184 (luzera) m
Zingoa10,9 m
Masa37.283 t
Identifikazioa
IMO zenbakia7377854
Berezko-portuaPanama Hiria
Dei-kodea9HEZ3
Marea beltzak 300.000 hegazti hil zituen.

Erika petrolio-ontzia izan zen. 1975ean Japonian eraikitako Maltako komenientzia-banderarekin, Tevere Shipping enpresaren jabetzakoa eta Panship Management and Services Srl enpresak kudeatua zegoen. 1999ko abenduaren 12an petrolio-ontzia denborale baten erdian, bitan zatitu eta hondoratu zen. Marea beltz handia eragin zuen Bretainiako (Frantzia) kostaldean. Gertakariaren unean, TTC enpresak pleitatuta zegoen (Total Transport Corporation).

Ezbeharra

1999ko abenduaren 12an, Bretainiako kostaldean Erika petrolio-ontzia erdibitu zen ekaitzaren ondorioz, 20.000 tona fuel isuriz itsasoan. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela kalkulatzen da. Ezbeharraren ondorioz, Europako Batzordeak hainbat araudi proposamen egin zituen, batez ere petrolio-ontzien ikuskapenaren eta segurtasunaren inguruan.[1]

Epaiketa

2007ko urtarrilean, Parisko auzitegi korrekzionalak epaia eman zuen, eta Total enpresa, armadorea, petrolio-ontziaren kudeatzailea eta Italiako Rina ziurtapen-sozietatea (ontziaren ikuskapen teknikoen arduraduna) zigortu zituen 192 milioi euro kolektiboki ordaintzera marea beltzaren biktimentzako kalte-ordainetan. Epai berak absolbitu egiten zituen kapitaina, Karun Mathur, eta salbamendu-zerbitzuko ofizialak, arduragabekeriaz jokatzea leporatzen baitzitzaien.

Epaia historikoa zen, Frantzian lehen aldiz "kalte ekologikoaren" kontzeptua ezartzen duelako.

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bretainiako-kostaldean-erika-petrolio-ontzia-erdibitu-zen-ekaitzaren-ondorioz-20000-tona-fuel-isuriz-itsasoan

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Istripuaren gaineko Frantziako Gobernuaren orria.
  • (Gaztelaniaz):Ecologistas en Acción erakundearen artikulua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1354330
  • Commonscat Multimedia: Erika (ship, 1975) / Q1354330

  • Identifikadoreak
  • BNF: 13560998q (data)
  • Wd Datuak: Q1354330
  • Commonscat Multimedia: Erika (ship, 1975) / Q1354330