Emilia Zuza

Emilia Zuza

Bizitza
JaiotzaIrurozki, 1910
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1988 (77/78 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Zacarias Zuza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Emilia Zuza Brun (Irurozki, Nafarroa, 1910 – Iruñea, 1988) Santurtziko maistra izan zen.

Bere gurasoak Concepción Brun Garralda eta Félix Zuza Eslava ziren. Bere neba Zacarias Zuza Brun zen, apaiza eta olerkaria.

1934an, II Errepublikaren garaian heldu zen Santutzira; eta maistra ibili zen Kabiezes auzoan 36 urtez, 1971 urterarte, nesken eskola batean (ordurarte segregatuta baitzeuden nesken eta mutilen eskolak).

Kabiezeseko zenbait auzotan (Barral, Villar, Cotillo, Cueto, Pajares, Mello, etab.) maistra bezala aritu ondoren oroimen ezabaezina utzi zuen bere ikasleengan, emakumeok ikasketa maila altuak lortuz, bizitzari aurre egiteko gaitasunak, baloreak eta konfidantza lortuz, irakasle on honen ondorioz.

Bere ikasle ohiek egin zioten omenaldirik onena, lan egin zuen auzoan bertan dagoen eskolari bere izena jartzea izan zen: Emilia Zuza Ikastetxea hain zuzen ere.[1]

Erreferentziak

  1. Emilia Zuza Ikastetxea. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).

Kanpo estekak

  • Emilia Zuzaren erreferentzia Santurtziko Emakumeen Nazioarteko egunean.
  • Emilia Zuza Brunen biografia Santurtziko Berdingunean[Betiko hautsitako esteka]
  • Emilia Zuza Ikastetxea
  • Emilia Zuzaren bizitza Nelida Zaitegi bere ikasle ohiaren hitzetan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29585853
  • Wd Datuak: Q29585853