Els Encantats

Els Encantats
Datu orokorrak
Garaiera2.748 m
Prominentzia164 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°34′07″N 1°00′53″E / 42.568527°N 1.01466°E / 42.568527; 1.01466
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaPallars Sobirà
Kataluniako udalerriaEspot
Babestutako-eremuaAigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala
Leku geografikoaVall de Monestero (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1901
Geologia
Material nagusiaPorfiro
haitzurdin
Artikulu hau mendiei buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: «Els encantats»

Els Encantats (euskaraz: «Sorginduak») Pirinioetako ekialdean kokatzen diren bi mendi eta gailur dira, Kataluniako Pallars Sobirà eskualdeko Espot udalerriaren lursailetan. Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturalaren barnean kokatuak daude, Sant Maurici aintziraren alboan.

Gailurrak

Mendebaldeko Petit Encantat (Sorgindu Txikia) gailurrak 2.738 metroko garaiera du, aldiz ekialdeko Gran Encantat ("Sorgindu Handia") gailurrak 2.747 metroko garaiera. Biak ere 2.630,7 metroko zabalera eta ferra itxura duen bretxa batez banandurik daude.

Igoerak

Patrice de Bellefont pinireistaren arabera, Gran Encantat gailurraren lehenbiziko igoera 1901eko abuztuan Fontan de Negrín (Tolosa), Isidor Romeu (Vielha), Raphaël Angusta eta Bartolomé Ciffré-k burutu omen zuten.

Aldiz, 1903an Astorg, Castagne eta Brulle mendizaleek Petit Encantant gailurra lehenbizikoz igo zuten. Bellefont-en arabera, erdialdeko kanal edo bretxa lehenbiziko aldiz 1936an Emilio Comici italiar mendizaleak igo zuen.

1910ean mosen Jaume Oliveras eta Joan Abella-k Gran Encantat mendiko ipar-ekialdeko aurpegia igo zuten, hurrengo udan mosen Oliverasek Petit Encantat gailurraren lehenbiziko bakarkako igoera gauzatu zuelarik.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Els Encantants luberri.net webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3053720
  • Commonscat Multimedia: Encantats / Q3053720

  • Wd Datuak: Q3053720
  • Commonscat Multimedia: Encantats / Q3053720