Ekonomisten Euskal Elkargoa

Ekonomisten Euskal Elkargoa legez aitortutako ekonomisten erakunde profesionala da. Euskadin ekonomisten lanbidea antolatu, ordezkatu, defendatu eta sustatzeaz arduratzen da. Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, Eusko Legebiltzarrak onetsitako legeen arabera eta irabazi asmorik gabeko erakundea. Espainiako Consejo General de Economistas[1]eko kide da.

Kideak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateetako unibertsitate-titulazio ofizialak dituzten profesional elkargokideek osatzen dute ekonomista lanbidea, oro har, honakoak dituztenek: Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza (ADE), Ekonomia, Finantza, Marketin, Fiskalitatea, Aktuariala eta bestelako arlo batzuetako gradu, lizentziatura eta diplomaturak.

Ekonomisten Euskal Elkargoak Euskadiko ia 5.000 profesional[2] biltzen ditu bere baitan, ekonomiaren inguruko espezializazio eta garapen arlo ezberdinetan antolatuta: Kontabilitatea, Marketina, Ikuskaritza, Fiskalitatea, Lan arloa, Finantzak, Hirigintza, Bulego Profesionalak, Irakaskuntza eta Ikerkuntza, Enplegua, Ekintzailetza…

Helburu eta jarduera

Elkargoak garatutako lankidetza-eredu hau topaleku bilakatzen da Euskadiko profesionalentzat, eta, funtsean, profesional edo elkargokideentzako parte-hartze eta konpromisoan oinarrituta dago. Horrela, besteak beste, garapen pertsonal eta profesionalerako zerbitzu espezializatuak definitzen dira (prestakuntza, laneratzeko laguntza, informazio profesionala, ...), eta, aldi berean, erreferente izaten saiatzen da, gizarte osoari ekonomia arloan ekarpen, interpretazio eta ikuspegia eskainita.

Erreferente izateko jarduerak

2014tik Ekonometroa[3] argitaratu zuen seihilean behin[4], profesionalen iritziak plazaratuz, bai EAEko koiuntura ekonomikoaz, bai unean-uneko egunerokotasun gaiez ere. 2023tik, urtean behingo maiztasunera pasa zen.

2015etik Ekonomista Saria banatzen du elkargoak, ekonomistek lanbideari eta gizarteari egindako ekarpena aitortze aldera.

Ekonomistak Sariaren irabazleak

Elkargoak ondorengo ekonomialari hauek ohoratu ditu sari horrekin:[5]

  • 2014: Jesus Mari Gonzalez Villambrosa
  • 2015: Mari Carmen Gallastegi Zulaika
  • 2016: Jose Ignacio Martinez Churiaque
  • 2017: Pedro Luis Uriarte Santamarina
  • 2018: Sara de la Rica Goirizelaia
  • 2019: Koldo Unzeta Satrustegi
  • 2020: Jose Luis Larrea Jimenez de Bikuña
  • 2021: Joseba Madariaga Ibarra
  • 2022: Ibon Galarraga Gallastegi
  • 2023:

Erreferentziak

  1. Consejo General de Economistas. .
  2. «Ekonomisten Euskal Elkargoa - Colegio Vasco de Economistas» www.ekonomistak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  3. Ekonometroa. Galdetegi eta emaitzak. .
  4. Martin, Xabier. (2017/02/01). «Pentsio-sistema propioa bideragarritzat jotzen dute euskal ekonomistek» Berria.
  5. «Erreferenteak, Ekonomistak saridunak» Ekonomistak.eus.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85965881
  • Wd Datuak: Q85965881