Ekilore hazi

Ekilore hazi
fruitu eta olio hazi
Historia
Honen produktuaEkilore

Ekilore hazia edo pipa ekilore landarearen hazi jangarria da. Oskolarekin eta gabe saltzen dira eta ekilore aldaeraren arabera gizakiak jateko edo hegaztiak jateko erabiltzen dira.

Historia

Ekilore basatiak Ipar eta Erdi Amerikan du jatorria baina aurreneko aldiz Errusian merkaturatu zen. Errusiako nekazariek bi barietate erabili zituzten, bata olioa ekoizteko eta bestea haziak kontsumitzeko[1]. Beranduago ekilore hura amerikar indigenek hasi ziren landatzen eta kolore ugaritako haziak izaten zituzten, ezti kolorekoak edo zuriak adibidez. Gaur egungo hazi gehienak beltzak eta marra zuridunak dira. Indigena haiek haziak ehotzen zituzten eta irinarekin taloak egiten zituzten. Sarritan artoaren eta kuiaren haziekin ere nahasten zituzten. Ehunak tindatzeko ere erabiltzen ziren bai eta larruazala eta ileak olioztatzeko ere[1].

Ipar ameriketara migratu zuten errusiarrek eraman zuten haziak jateko ohitura baina hasiera batean etxekoturiko hegaztientzako bazka gisa erabili ziren[1].

Nutrizio balioa

Gantz portzentai handia du eta mineral ugari ere bai. 100 gramo bakoitzeko 49,57 gramo lipidoak dra, 8,76 gramo gluzidoak eta 22,78 gramo proteinak. 570 kcal edo 2.390 kJ ditu.

Mineralei dagokionez 100 gramo bakoitzeko fosforoaren 705 mg eta magnesioaren 354 mg ditu. Bitamina ugarena E bitamina da, 4,5 mg.

Merkaturatzeko aurrena txigortu eta ondoren gatzarekin edo gatz gabe saltzen dira. Gehiegizko gatzak mantenugaiak egoki xurgatzea eragozten du[2].

Ekoizpena

Ekilore hazien ekoizpena (2020)[3]
# Herrialdea Kopurua (tonak)
1  Ukraina 16.600
2  Errusia 14.500
3  Europar Batasuna 10.000
4  Argentina 3.400
5  Turkia 1.800

Erabilera

Ekilore haziak aperitibo gisa jaten dira gehienbat. Kalean jatea oso ohikoa izaten da Europako eta Asiako herrialde ugaritan. Hainbat plateretan guarnizioaren parte izan daitezke eta entsaladatan ere zabaltzen dira.

Hazien beste erabilera bat haietatik lortzen den ekilore olioa da. Gantz-azido poliasegabeak ditu, lipidoen %68a inguru azido linoleikoa da. Giza elikaduran asko erabiltzen da[4], eta baita kosmetikogintzan, emoliente gisa, eta bioerregaiak egiteko ere.

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) «Historia del girasol» sunflowernsa.edu (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) Sabaté, Jordi. (2019-11-09). «Pipas de girasol: estos son los cuatro grandes riesgos de comer demasiadas» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. «FAOSTAT» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Olio motak: Guztiak ez dira oliba. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1076906
  • Commonscat Multimedia: Sunflower seeds / Q1076906

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: R9N3379M4Z
  • Wd Datuak: Q1076906
  • Commonscat Multimedia: Sunflower seeds / Q1076906
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.