Edward Thomas Copson
Edward Thomas Copson | |||
---|---|---|---|
1950 - 1969 ← Herbert Westren Turnbull (en) - John Mackintosh Howie (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Thomas Copson | ||
Jaiotza | Coventry, 1901eko abuztuaren 21a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | St Andrews, 1980ko otsailaren 16a (78 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | King Henry VIII School, Coventry (en) 1919) St John's College (en) (1919 - 1922) Edinburgheko Unibertsitatea (1922 - 1928) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria eta fisikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea (1922 - 1930) St Andrews Unibertsitatea (1930 - 1934) Royal Naval College (1934 - 1935) University of Dundee (en) (1935 - 1950) St Andrews Unibertsitatea (1950 - 1969) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea Edinburgh Mathematical Society (en) London Mathematical Society (en) |
Edward Thomas Copson (Coventry, Ingalaterra, 1901eko abuztuaren 21a - St Andrews, Eskozia, 1980ko otsailaren 16a) britainiar matematikaria izan zen.
Biografia
Oxfordeko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion Edinburgon. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea Greenwichen eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen (Dundee). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.
Copsonek analisi klasikoa, espantsio asintotikoak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, The theory of functions of a complex variable ("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q1293868