Edorta Kortadi

Edorta Kortadi

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1946ko apirilaren 13a (78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Inguma: edorta-kortadi-olano

Edorta Kortadi Olano (Tolosa, 1946ko apirilaren 13a) gipuzkoar arte irakasle, idazle, apaiz eta kritikaria da.

Biografia

Donostiako Apaizgaitegian ikasi zituen Humanitateak, Filosofia eta Teologia (1958-1971), Irungo Maisutza Eskolan Maisutza (1968), eta Bartzelonako Unibertsitate Zentralean Filosofia eta Letrak, Artearen Historia espezialitatean, (1971-1976). Diseinatzaile grafikoa eta publizista izanik, Euskal Kartelgintza eta Arte Grafikoak (1968-1976) mugimenduan hartu zuen parte. Haur-literatura eta -poesiari buruzko hainbat liburu diseinatu eta ilustratu zituen, eta haurrentzako poesia-liburuak ere idatzi zituen (Donostiako Kantil Poesia Saria eskuratu zuen). 1968. urtetik aurrera irakaskuntza, arte-kritika eta erakusketen antolakuntza tartekatu zituen, apaiz-lana alde batera utzi gabe. 1978an Eusko Ikaskuntzako Arte Saileko lehendakari izendatu zuten, eta 1982tik 1994ra erakunde horretako idazkari nagusia izan zen. Jose Migel Barandiaran Fundazioko idazkari nagusia ere izan zen 1979tik 1997 arte. Gaur egun Donostiako Santa Maria basilikaren parrokoa da[1] eta Donostiako Elizbarrutiko museoko zuzendaria.

Liburuak

Kaleratu dituen liburuen artean daude:

  • Artegintza, artista, gizartea (1979)
  • Gipuzkoako pintoreak (1939-1979) (1979)
  • Arte Vasco-Euskal Artea (1979)
  • Atlas de Euskal Herria. Euskal Herriko Atlasa (1982)
  • Euskal Herria, realidad y proyecto (1985)
  • Aranzazu, tradición y vanguardia. Arantzazu, tradizioa eta abanguardia (1993)
  • Grafía vasca (1994)
  • Juan Luis Goenaga (1969-1995) (1995)

Erreferentziak

  1. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/02/18/ocio-y-cultura/alvarez-de-eulate-la-llama-inextinguible[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Auñamendi Enziklopedia.
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256478
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 11451061
  • ISNI: 0000000059411999
  • BNE: XX1720833
  • BNF: 126624845 (data)
  • GND: 1057384895
  • LCCN: n89622798
  • Tabakalera ID: 56291
  • SUDOC: 092645836
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 54912
  • Lur: 03590/eu_k_2773/k2773
  • Wd Datuak: Q12256478