Ebanjelio

«Berri Ona» orriak hona dakar. Filmari buruzko artikulua hau da: «Berri Ona (filma)»


P52 papiroa. Ezagutzen den Ebanjelioaren eskuizkriburik zaharrena da. II. mendearen lehenbiziko erdian idatzia izan zen, eta Joanen Ebanjelioaren zati bat dakar.

Ebanjelioa edo Berri Ona[1] Jesus Nazaretekoaren mezua nahi hura biltzen duten liburuetatik bakoitza da.[2]

Ebanjelio hitza grekotik dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua"), Mezu edo Berri ona esan nahi du. Kristautasunak sakratutzat ditu lau ebanjelio, Mateo, Marko, Lukas eta Joanek idatzitakoak. Hauek K.o. I. mendearen bigarren erdian edo II. mendearen hasierako urteetan idatzi ziren: Markorena, zaharrena, K.o. 50-60 urte bitartean idatzi zela uste da; Joanena, berriena, K.o. 90-110 urte bitartean idatzi zen. Hortik kanpo, ebanjelio apokrifo deituriko zenbait idazki daude, hainbat arrazoi direla-eta, Elizak (katoliko, protestante edo ortodoxoek, era berean) ofizialtzat onartzen ez dituenak.

Ebanjelioa zabaltzea eta ezagutaraztea adierazteko, kristauek ebanjelizatu hitza erabiltzen dute. Horrela, kristau-misiolarien zeregina Ebanjelioa zabaldu eta jendea kristautzea da.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).

Ikus, gainera

  • Ebanjelioa Mateoren arabera
  • Ebanjelioa Markoren arabera
  • Ebanjelioa Lukasen arabera
  • Ebanjelioa Joanen arabera
  • Biblia
  • Itun Berria
  • Jesus Nazaretekoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q34274
  • Commonscat Multimedia: Gospels / Q34274

  • Identifikadoreak
  • NDL: 01123931
  • NKC: ph886569
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q34274
  • Commonscat Multimedia: Gospels / Q34274