Dura

Dura
 Euskal Herria
Duraren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W / 42.8903; -2.6403
Garaiera541 metro
Demografia

Dura (azentua bigarren silaban[erreferentzia behar]) Arabako herria da, Arratzua-Ubarrundia udalerriko burua (fusioa baino lehen, Arratzu udalerri zaharrean zegoen). Izen ofiziala Durana du. 541 metroko garaieran dago, Zuia-Gorbeialdeko eskualdean. 324 biztanle ditu (2006).

Geografia

Gasteizko erdialdetik 6,5 kilometrotara dago, iparralderantz. Zadorra ibaiaren ezker urertzean dago kokatuta, Arabako Lautadako parte delarik. A-1 eta A-240 autobiak herriaren ingurutik igarotzen dira.

Historia

Dura lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean (Donemiliagako Goldean) dator aipaturik, nahiz eta bere jatorria askoz lehenagokoa izan daitekeen, bere izena erromatar jatorria eduki baitezake. 1521ean gudu garrantzitsu baten eszenatoki izan zen, non arabar komuneroak garaituak izan ziren.

Ondasun nabarmenak

  • San Esteban protomartiriaren parrokia: Estilo erromanikoko eraikin garrantzitsua, XIII. mendekoa. Nabarmentzekoa da elizaren ataria, oso ondo kontserbatu baita.
  • San Esteban elizaren kanpandorrea
    San Esteban elizaren kanpandorrea
  • San Estebanen elizako arkupeak
    San Estebanen elizako arkupeak
  • San Esteban elizako ataria
    San Esteban elizako ataria
  • Ezkerreko kapitelak
    Ezkerreko kapitelak
  • Eskuineko kapitelak
    Eskuineko kapitelak
  • Absidea
    Absidea

Ekonomia

Durako jarduera ekonomiko tradizionala zerealaren nekazaritza da. Hala ere, biztanleriaren gehiengoak zerbitzu sektorean lan egiten du, Gasteizen hurbiltasunagatik, non herritar askok lan egiten duten, eta Durak udalerriko zerbitzu gehienak batzen dituelako (ikastola, anbulatorioa, e.a.). Gainera, merkataritza eta ostalaritza jardueraren bat ere badago.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak) • Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard) • Dura • LukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6b Gasteiz
Legutio
Dura
Zurbao • ArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

Jaiak

Herriko jaiak abenduaren 26an ospatzen dira, San Estebanen omenez. Urtarrilean Durako Txirrindulari Taldeak nazioarteko ziklo-kros proba bat antolatzen du.

Durar ezagunak

Argazki galeria

  • Arrazua-Ubarrundiako udaletxea
    Arrazua-Ubarrundiako udaletxea
  • Hilerria
    Hilerria
  • Osasun etxea
    Osasun etxea
  • Sologana gizarte etxea
    Sologana gizarte etxea

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Arratzua-Ubarrundiako herriak

ArroiabeArzubiagaBetolatza • Dura • Landa • Langara GanboaLuku • Mendibil • Uribarri GanboaZirao • Zurbao

Kanpo estekak

  • Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza - Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2743046
  • Commonscat Multimedia: Durana / Q2743046

  • Wd Datuak: Q2743046
  • Commonscat Multimedia: Durana / Q2743046


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.