Donetseko gudua

Donetseko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Donbasseko guduaren kontaktu-lerroa, maiatzaren 13an.
Legenda:
   Ukraina    Okupatutako Ukraina    Donets ibaia

Data2022ko maiatzak 5 – maiatzak 13
LekuaDonets ibaia, Ekialdeko Ukraina (Ukraina)
Koordenatuak49°N 38°E / 49°N 38°E / 49; 38
EgoeraUkrainak irabazi
  • Errusiar indarrek atzera egin.
  • Errusiaren BTG oso bat suntsiturik.
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • Errusiako Lurreko Indarrak
    • Arma Konbinatuen 41. Armada
      • Errifle Motorizatuen 74. Brigada

Gutxienez, bi BTG

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Lurreko Indarrak
    • Tankeen 17. Brigada
    • 30. Brigada Mekanizatua
    • Aire Erasoko 80. Brigada[1]

ezezaguna
Galerak
ezezaguna

ISWren arabera:[2]

  • 485 soldadu hil eta zauritu
  • 80 ibilgailu eta ekipo militar suntsitu
 Ukrainaren arabera:[1][3]
1,000–1,500 soldadu hil

Donetseko guduaSiversky Donetseko gudu edo, zehatzago, Siversky Donetseko igarobideetako gudu modura ere ezaguna–[oh 1] 2022ko maiatzaren 513 bitartean Donbasseko guduko LymanSievierodonetsk frontean izandako gudu bat izan zen. Ekialdeko Ukrainako ofentsiba zabalaren parte izan zena Ukrainako Ukrainako errusiar inbasioaren testuingurua.

Guduan, Errusiako Indarrek –zehazki, Arma Konbinatuen 41. Armadako Guardiako Errifle Motordunen 74. Brigadako kideek–[5] Ukrainako Indar Armatuen 30. Brigada Mekanizatuko tankeen eta Tankeen 17. Brigadako artilleriaren aurrean galdu zuten, errusiarrak Donets ibaia zeharkatzen saiatu zirenean, Dronivka, Bilohorivka eta Serebrianka herrietatik gertu.

Ukrainako Indarrek, aurretik, Errusiako Indarren ibaia zeharkatzeko saiakera ugari uxatzea lortu zuten ere;[6] hala ere, maiatzaren 10eko batailoi talde taktiko oso bat suntsitzea, "[Errusiarentzat] gerrako gudurik hilgarriena" zela eta Errusiako Armadarentzat "hondamendia" izan zela adierazi zuten.[5]

Testuingurua

Donets ibaia, Ukrainako laugarren ibairik luzeena, bai eta Ekialdeko Ukrainako luzeena; horren ondorioz, Donbasseko Gerran zehar Ukrainako Armadaren defentsa-lerro estrategikotzat hartua izan zen aspalditik. Eskualdeko ibairik luzeena izanik, Donets ibaiaren kontrolak mugimendu militarra askeak ahalbidetuko lituzke ibaiaren iparralde zein hegoaldeko ibaiertzetan, bai eta eskualdeko nekazaritzan eragiteko ahalmenean zein inguruko hiri nagusietako ur-horniduraren kontrolean; hala nola, Sievierodonetsk, Lysytxansk eta Kharkiv.[7]

Donbasseko guduan, Errusiako Indarrek aurrera egin zuten 2014tik izozturik zegoen kontaktu-lerrotik Lyman hirirantz, 40,000 soldadu ukrainar baino gehiago setiatzeko helburua zuten operazio baten barruan.[8][9] Operazio horretan, Donets ibaia da Errusiak duen oztopo natural handiena; hala, Errusiak beste leku batzuetan ibaia zeharkatzen saiatu da –zeinetatik, batzuk, arrakastatsuak izan ziren, pontoi-zubiak zabalduz eta ekipamenduak ibaian zehar garraiatuz–.[10]

Gudua

Maiatzaren 5eko goizaldean, Errusiako Armadak, artilleria-bonbardaketa baten ostean, Donets ibaia zeharkatzen saiatu zen Dronivka inguruan; aitzitik, Ukrainako tropa eta tankeek errusiar tropak geldiarazi zituzten. Horretarako, Ukrainaren 30. Brigada Mekanizatuaren parte diren bi tankek Errusiaren lauzpabost BMP infanteria-ibilgailu, bi ontzi eta bi infanteria-eskuadroien aurka jo zuten 1,200 metroko distantziara,[11] errusiarren aurrerapena geldituz. Ostean, artilleria-dulu bat jarraitu zen bi alderdien artean, non errusiarrek beste hamar ibilgailu eta zubi-burua galdu zituzten.[erreferentzia behar] 

Maiatzaren 8an, Errusiako Indarrek Donetsen bigarren zubi bat eraiki zuten, Bilohorivka inguruan. Bertan, milaka soldadu, tanke eta bestelako ibilgailu militar batzuk zeuden kokaturik, ibaiaren mendebaldeko ertzera igarotzeko eta, ostean, Lyman aldera, mendebalderantz, aurrera egiteko.[12]

Egun berean, Ukrainaren Tankeen 17. Brigadak errekonozimendu-talde bat bidali zuen mendebaldeko ibaiertzera, Errusiako aurrerapen-eremuan behatzeko. Errusiako tropek ke-granadak bota zituzten ingurura, ikuspenerako zailtasunak sortuz. Horri aurre egiteko, Ukrainako Indarrek droneak zabaldu zituzten, goizalderako errusiarren pontoi-zubia ongi ikustea lortuz.[13] Informazio hori Ukrainako Aire Armadari eta eremu osoan kokatutako artilleria-taldeei helarazi zitzaien; hauek zubia kolpatu zuten aire- eta artilleria-bonbardaketa konbinatu batekin.[14] Hala, maiatzaren 10erako, zubia suntsitu zela baieztatu zuten.[15]

Azken zubia Bilohorivka eta Serebrianka artean eraiki zen maiatzaren 12 inguruan, baita ere ere suntsitu zutena.[16] Honen ondorioz, Errusiaren azken tropak ibaiaren albotik erretiratu ziren maiatzaren 13rako.[erreferentzia behar] 

Biktima eta giza galerak

Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) esan zuenez, Bilohorivkatik gertuko zeharkaldi-saiakeran parte hartu zuten 550 soldadu errusiar inguruetatik, 485 hil edo zauritu ziren, bai eta Errusiaren 80 ekipamendu-pieza baino gehiago suntsitu ere.[5] The Timesek, bestalde, kalkulatu zuen guduan 1,000 soldadu baino gehiago hil zirela; Newsweekek, berriz, Ukrainako iturriak aipatuz, 1,500 soldadu hil zirela.[1][17][18]

Guztira, lau zubi eraiki ziren, bai eta hiru zubi-buru ezarri ziren ere: bat Dronivkan, bi Bilohorivkan eta beste bat Serebriankan.[19] Gudu osoak zortzi egun iraun zuen –maiatzaren 5etik maiatzaren 13ra–, zeinetan Ukrainako Armadak zubi eta zubi-buru guztiak suntsitu zituen. Era berean, guztira, Errusiaren bi BTG suntsitu zirela jakinarazi zen ere.[20]

Serhi Haidai-ren arabera, Luhansk Oblasteko Gobernadorea, guduan ukrainarrek errusiar tanke, ibilgailu blindatu, zubi-ekipo, helikoptero eta ontziak suntsitu zituzten.[5] Haidaik esan zuenez, Ukrainako Indarrek bi BTG errusiar suntsitu zituzten; ia 1,000 soldadu denetara.[3]

Beste iturri batek, bestalde, hurrengo errusiar galerak izendatu zituen: gutxienez, sei tanke, hamalau BMP infanteria-ibilgailu blindatu, zazpi MT-LB ibilgailu anfibio, beste bost ibilgailu blindatu eta atoiontzi bat. Drone-irudietan oinarritutako kalkuluek, izan ere, errusiar galerak 73 ibilgailu eta ekipamendu-ekipotan kokatzen dituzte.[21]

Gudu-ostea

Ibaiaren zeharkaldiaren izaera odoltsu eta garestia zela eta, borrokak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan. Modu harrigarrian, adibidez, guduaren ondorioz Errusiako Indar Armatuei kritika egin zitzaien Errusia-aldeko milblogger ezagunen aldetik. Halako blogari batek, Juri Podoliakak, hurrengoa idatzi zuen sarean: "nire pazientziak gainezka egin du Bilohorivka inguruko azkeneko gertakari[ekin], non ergelkeriagatik –azpimarratzen dut, Errusiako komandoaren ergelkeriagatik– batailoi talde taktiko bat gutxienez erretzeagatik, agian bi". Podoliakak gaineratu zuen Errusiako Armadak borrokarako beharrezko armak eta ekipamendurik ez zuela, bai eta errusiar buruzagi militarrak ere kritikatu zituen inbasioan zehar akats berdinak errepikatzeagatik. "Starshe Eddy" izeneko beste blogari ospetsu batek komandanteen ekintzak "ez ergelkeria, sabotaje zuzena baizik" zirela esan zuen. Vladlen Tatarski izeneko hirugarren blogari bat ere oso kritikoa izan zen Errusiako komandanteekin eta haien taktikekin, hurrengoa idatziz: "BTG bat ibai ondoan ezarri zuen jeinu militarraren [sic] abizena lortu arte, eta hark publikoki erantzuten duen arte, ez dugu aurrerapen militarrik edukiko".[5][22] ISWk adierazi zuen errusiar aldeko blogarien kritika zuzen horiek esanguratsuak izan zitezkeela; izan ere, honek errusiar herriak bere buruzagi militarrekiko zein gerraren inguruko zalantzak piztu ditzake.[2]

Mendebaldeko analista militarrak, ere, zur eta lur geratu omen ziren ibaia zeharkatzeko saiakeren zentzu taktikoaren faltagatik. Analista hauen ustez, Errusiako komandanteek operazioa presaz burutu nahi izana gerta zitekeen, edozein aurrerapen militarra egiteko ahalegin etsi batean.[5]

ISWk adierazi zuenez, amaitzeko, guduan izandako biktima handiak Errusiako Indarrak Sievierodonetsk eta Lysytxansk hiriak iparraldetik isolatzeko gaitasunean izugarrizko eragina izango du.[2]

Oharrak

  1. Izen hauek ukraineraren transliterazioan Donets ibaiaren izen osoa itzultzen dute –Сіверський Донець; Siversky Donets–; Euskaltzaindiak, bestalde, ibaiaren izendapenerako Donets arautu zuen bere 159. Arauan.[4]

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) Carbonaro, Giulia. (2022-05-12). «Ukrainian soldier reveals how he secretly blew up Russian bridge» Newsweek.
  2. a b c Stepanenko, Kateryna; Kagan, Frederick W.. (14 May 2022). «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 14» Institute for the Study of War.
  3. a b (Ingelesez) «Defeat near Bilohorivka: Enemy lost almost 1,000 soldiers and 100 vehicles» www.ukrinform.net.
  4. «159 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  5. a b c d e f Troianovski, Anton; Santora, Marc. (15 May 2022). Growing evidence of a military disaster on the Donets pierces a pro-Russian bubble. New York Times.
  6. Sabbagh, Dan. (14 May 2022). Ukraine repels Russia’s attempt to cross Donbas river, and drives invaders away from Kharkiv. The Guardian.
  7. «Северский Донец» bse.sci-lib.com.
  8. (Ingelesez) «Institute for the Study of War» Institute for the Study of War.[Betiko hautsitako esteka]
  9. Davis, Opinion by Daniel L.. «Opinion: Why the 'Battle of Donbas' will be a critical moment in the war's outcome» CNN.
  10. Watch: CNN explains pivotal role bridges play in Russia's military strategy - CNN Video. .
  11. (Ingelesez) Розгром переправи російських військ через Сіверський Донець. Інтерв'ю з безпосереднім учасником бою.. .
  12. (Ingelesez) «Russian army ‘lose entire battalion’ trying to cross Ukraine bridge» The Independent 2022-05-12.
  13. (Ingelesez) Carbonaro, Giulia. (2022-05-12). «Ukrainian soldier reveals how he secretly blew up Russian bridge» Newsweek.
  14. (Ingelesez) Mendick, Robert. (2022-05-12). «A bridge too far for Russian invaders as whole battalion destroyed in failed river crossing mission» The Telegraph ISSN 0307-1235..
  15. Russia takes losses in failed river crossing, officials say. .
  16. (Ingelesez) Censor.NET. «Successful strikes by AFU on enemy equipment during Seversky Donets crossing. VIDEO» Censor.NET.
  17. (Ingelesez) Parker, Charlie. «Russian battalion wiped out trying to cross river of death» The Times ISSN 0140-0460..
  18. (Ingelesez) «Russia is counting killed soldiers as "missing" to hide losses: Ukraine» Newsweek 2022-05-10.
  19. (Ingelesez) Censor.NET. «Destruction of Russian armored personnel carriers in attempt to force Seversky Donets and battlefield near Belogorovka and Serebryanka. VIDEO» Censor.NET.
  20. (Ingelesez) Censor.NET. «Bilohorivka is reliably protected, AFU destroyed more than 100 units of equipment of racists, - Butusov. PHOTOS» Censor.NET.
  21. Russian War Report: Drone footage confirms failed Russian military pontoon crossing. Atlantic Council 13 May 2022.
  22. Russia's thwarted Ukraine river crossing was so bloody, pro-Russia war bloggers are publicly griping. The Week 16 May 2022.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q111986066
  • Wd Datuak: Q111986066


  • i
  • e
  • a
2022ko Ukrainako inbasioa
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Orokorra
  • Denbora-lerroa
  • Hiri-kontrola
  • Legezkotasuna
  • Borroka-ordena
  • Bake-negoziazioak
  • Aire-esklusioko eremua
  • Armak
Inbasioaren
preludioa
  • Erreakzioak
  • Desinformazioa
  • Ukrainako zibererasoak
  • Donetskeko eta Luhanskeko HEn ebakuazioa
  • Putinen Donetskeko eta Luhanskeko HEn aintzatespen-hitzaldia
  • Putinen inbasio aurreko hitzaldia
Testuingurua
Nazioarteko
erlazioak
  • i
  • e
  • a
Liskar militarrak
Hegoaldeko Ukraina
Ekialdeko Ukraina
Kiev
Ipar-ekialdeko Ukraina
Ukrainako errusiar okupazioa
Militar-itudun erasoak
Potentzialki erlazionatutako gertaerak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Jendartea
Protestak
  • Ukrainan ("Aintza Ukrainari!" · "Putin khuylo!" · Errusiak okupaturiko lurraldeak)
  • Errusian (Gerraren aurkako Komitea ·
    Gerraren aurkako Erresistentzia Feminista · Marina Ovsianikova · "Gerrari ez!" · Bandera zuri-urdin-zuria)
  • Txinan (Itzulpen-Mugimendu Handia)
Enpresak
  • Errusiako Errektore-Batasunaren hitzaldia
  • Errusia eta Bielorrusiaren aurkako boikota
    ("Ez erosi Errusiako produkturik!")
  • Gelditu Energia Odoleztatua
  • Wagner Taldea
Teknologia
  • Anonymousen ekintzak
  • Ukrainako IT Armada
  • Iturri irekietako inteligentzia
  • peacenotwar malwarea
  • Roskomnadzorreko filtrazioa
  • Errusiako Aktiboen Arakatzailea
  • Ukrainako Sirena-Alertak
Bestelakoak
  • Kolaborazionismoa
  • Ukrainaren aldeko Kontzertua
  • Bakearen aldeko Tour Globala
  • Nobel saridunen gutun irekia
  • Bielorrusiako trenbide-gerra
  • i
  • e
  • a
Orokorra
Zibilen aurkako erasoak
Prozedura legalak
  • NZAren ikerketa
  • NJGren kasu judiziala
  • Kontuak Emateari buruzko Lantaldea
  • Jurisdikzio unibertsala
  • i
  • e
  • a
Erreakzioak
Estatuak eta
entitate ofizialak
Orokorra
  • Zigorrak (banakoak eta erakundeak)
  • Kanpo-laguntza
 Ukraina
  • Komandanteburu Gorenaren Kuartel Nagusia
  • Nazioarteko Legioa ("Askatasuna Errusiarentzat" Legioa · Kastuś Kalinoŭski Batailoia)
  • Zureak Bilatu
 Errusia
  • Moskuko elkartaratzea
  • Errusiako berri faltsuen legea
  • Ukrainako biolaborategien konspirazio-teoria
  • Herrialde Etsaien Zerrenda
  • "Zer egin beharko luke Errusiak Ukrainarekin"
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
  • Batasunaren Egoera aztertzeko Agerraldia
  • 14071 Agindu Exekutiboa
  • Kreditu Kontsolidatuen Legea
  • Task Force KleptoCapture
  • Ukrainan Demokrazia Defendatzeko Mailegu-Legea
Ukrainaren alde
  • India (Ganga Operazioa)
  • Zeelanda Berria (Errusiako Zigorren Legea)
  • Erresuma Batua (Delitu Ekonomikoen Legea · Ukrainarentzako Etxeak)
Nazio Batuak
  • Larrialdiko bilkura berezia (ES-11/1 Ebazpena · ES-11/2 Ebazpena · ES-11/3 Ebazpena)
  • Segurtasun-Kontseiluaren 2623 Ebazpena
EB eta NATO
  • Bruselako ezohiko goi-bilera
  • NATOren goi-bilera birtuala
  • Oscar Operazioa
  • REPowerEU
  • Errusiako banketxeen aurkako SWIFT-debekua
Bestelakoak
  • Bielorrusiaren parte-hartzea
  • Txetxeniaren parte-hartzea
  • Txina eta inbasioa
  • Errusiako Sagaratzea
  • i
  • e
  • a
Inpaktua
Eraginak
  • Heriotzak (Errusiako jeneralak · kazetariak)
  • Eragin ekonomikoa (Errusia–EB gas-liskarra · Errusiaren zor-berankortasuna ·
    Peruko protestak)
  • Migrazioa, Errusiatik
  • Eragina emakumeetan
  • Zentral nuklearrak
  • Ondare kulturala
  • Errusia, 2022ko Eurovisionen
  • Ontzi-galerak
  • Hegazkin-galerak
Giza eskubideak
  • Ukrainako errefuxiatuen krisia
  • HRCren Ikerketa Batzordea
  • NBEren Giza Eskubideak Behatzeko Misioa
Esaldiak
  • "Eta, orain, Bielorrusiako erasoa nondik prestatu zen erakutsiko dizuet"
  • "Arratsalde on, Ukrainakoak gara"
  • "Putin khuylo!"
  • "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" (zigilua)
  • "Slava Ukraini!"
  • "Non egon zara azken zortzi urteetan?"
Herri-kultura
  • "Back to the Cold War"
  • "Bayraktar"
  • Kieveko Mamua
  • "Hey, Hey, Rise Up!"
  • Putler
  • Slava Ukraini! (abestia)
  • "V" ikur militarra
  • "Z" ikur militarra
  • Z poesia
  • i
  • e
  • a
Gako-jendea
Ukraina Ukrainarrak
Errusia Errusiarrak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Gaiarekin erlazionaturik
  • Ukrainako Hiri Heroiko
  • Kale-izenen aldaketak (Ukraina plaza, Oslo)
  • Hego Osetiaren Errusiarako anexioaren proposamena
  • Kieveko konboia
  • Wikipediaren papera (blokeo-mehatxua, Errusian · Mark Bernstein)
  • U-24 elkartea
  • Zagrebeko Tu-141aren talka
Kategoria Kategoria Commons