Diego Basterra

Diego Basterra
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1883ko urriaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1959ko maiatzaren 5a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Diego Basterra Berastegi (Bilbo, Bizkaia, 1883ko urriaren 20a – ib., 1959ko maiatzaren 5a) arkitektoa izan zen, Manuel Basterra arkitektoaren anaia.

Madrilen egin zituen Arkitektura ikasketak, eta 1911n jaso zuen titulua. 1918an Bizkaiko Foru Aldundiko arkitekto bilakatu zen, eta auzuneetako hainbat eskola eraiki zituen. Modu pribatuan ere lan egin zuen. 1930eko hamarkadan ezaguna egin zen eskola arrazionalistako arkitektotzat, eta haren eraikin nabarmenenen artean dago Deustuko Elejabeitia etxea.

Espainiako Gerra Zibilaren ostean, anaiaren antzera, frankistek jazarri eta espetxeratu zuten.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Diego Basterra Berastegui», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q43181235
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 25401
  • Wd Datuak: Q43181235