Dibisio Urdina

Dibisio Urdina

Dibisio Urdinaren banderetako bat.
Garaia 1941-1943
Herrialdea Espainia
Portugal
Mendekotasuna Alemania Nazia
Adarra Wehrmacht
Mota Infanteria dibisioa
Indarrak 18.104 ofizial eta gudari
Gudalekua Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Buruzagiak
Agustín Muñoz Grandes
Emilio Esteban Infantes

Dibisio Urdina (gaztelaniaz: División Azul; alemanez: Blaue Division), ofizialki División Española de Voluntarios gaztelaniaz eta 250. Einheit spanischer Freiwilliger alemanez, espainiar boluntarioz osatutako unitate militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran (1941-1943 bitartean), Wehrmachten barnean, Sobiet Batasunaren aurka borrokatu zena[1]. 18.104 ofizial eta soldaduk eratutako dibisioa zen eta, txandakatzeak kontuan harturik, 45.000-47.000 lagunek zerbitzatu zuten bertan. 4.900 inguru hil ziren eta beste 300 Errusiako kontzentrazio-esparruetan egon ziren preso, 1954an Espainiara itzuli ziren arte[2].

Iruditegia

  • Dibisio Urdinari agurra Donostiako tren geltokian Errusiarako bidean 1942an.
    Dibisio Urdinari agurra Donostiako tren geltokian Errusiarako bidean 1942an.
  • Dibisio Urdinaren atsedenaldia Donostiako tren geltokiaren inguruetan 1942an.
    Dibisio Urdinaren atsedenaldia Donostiako tren geltokiaren inguruetan 1942an.

Propaganda

« Errusian ari dira erabakitzen gure zibilizazioaren (kristaua) etorkizuna, eta komunismoaren aurkako garaipena. Adolf Hitlerrek jaso du Espainiaren onarpena, akuilua eta erabateko atxikipena. »

— El Mundo aldizkaria, 1941.


Erreferentziak

  1. Dibisio Urdina Puntubi.com
  2. Luis REYES: Los últimos de la División Azul Tiempodehoy.com

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) 250. Infanterie-Division Axishistory.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159901
  • Commonscat Multimedia: Blue Division / Q159901

  • Wd Datuak: Q159901
  • Commonscat Multimedia: Blue Division / Q159901