Diadoko

Seleuko I.aren bustoa; jatorrizko azken diadokoa izan zen.

Diadokoak (latinez: Diadochi, singularra: Diadochus; antzinako grezieratik: Διάδοχοι, Diádokhoi, «ondorengoak») Alexandro Handiaren jeneralak izan ziren, hura hil ondoren (K.a. 323) elkarren kontra borrokatu zirenak inperioaren kontrola lortzeko[1].

Historia

Alexandro Handia hil ondoren, haren jeneral nagusi edo diadokoen artean banatu zen inperioa:

  • Egipto Ptolomeorentzat. Ptolomeotar dinastia egonkorrena izan zen.
  • Frigia, Lizia eta Panfilia Antigonorentzat.
  • Trazia Lisimakorentzat.
  • Frigia Helespontikoa Leonatorentzat.
  • Kapadozia Eumenes Kardiakoarentzat.
  • Armenia Neoptolemorentzat.
  • Media Peitonentzat.
  • Grezia eta Mazedonia Antipaterentzat.
  • Seleuko zalditeriako hiparko (komandante) izendatua izan zen.

Diadokoak hogei urtez ibili ziren borrokan boterea lortzeko. Jeneral hauen ondoren, epigono (επιγονος) deritzenek -ondoren jaioak edo ondorengoak- gobernatu zuten. Boterea eta nagusitasuna lortzeko euren arteko borrokak ia berrogeita hamar urte iraun zuen K.a. 281 arte; urte horretan hil zen Seleuko I.a Nikator, azken diadokoa. Hiru estatu handiren sorrera izan zen borroka hauen emaitza[2]:

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Alexander's successors: the Diadochi. livius.org.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q201546
  • Commonscat Multimedia: Diadochi & Epigonoi / Q201546

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX521893
  • BNF: 119588152 (data)
  • GND: 4138922-0
  • LCCN: sh85079269
  • SUDOC: 027577945
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q201546
  • Commonscat Multimedia: Diadochi & Epigonoi / Q201546