Desmond Llewelyn

Desmond Llewelyn

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNewport, 1914ko irailaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaEkialdeko Sussex, 1999ko abenduaren 19a (85 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
auto istripua
Hezkuntza
HeziketaRadley College (en) Itzuli
Royal Academy of Dramatic Art 1937) : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0005155 Allocine: 35257 Rottentomatoes: celebrity/desmond_llewelyn Allmovie: p42791 TV.com: people/desmond-llewelyn
Musicbrainz: 76ac9634-5ad8-48a5-ab19-d0857699f7ad Find a Grave: 8354 Edit the value on Wikidata

Desmond Wilkinson Llewelyn (1914ko irailaren 12, Newport, Gales – 1999ko abenduaren 19a, Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra) galestar aktore bat izan zen.

Cleopatra (1963) eta Chitty Chitty Bang Bang (1968) filmetan antzeztu izan zuen, halere eta inongo zalantzarik gabe mundu mailan nagusiki James Bond edo 007 ingeles espioiaren filmetan MI6 inteligentzia agentziako laborategiko arduraduna zen Q edo Boothroyd maiorra agentearen papera antzezteagatik ospetsua izan zen.

James Bondi buruzko filma saila

Q agenteak filma guztietan Jamers Bondi bere asmakuntza berri, bitxi eta hilgarriak azaldu eta eurei buruzko hitzaldi edo hiztasperturen bat eman ohi ziolarik, sarritan Bondek interes falta agertu edo ez entzunarena egiten zuelarik.

Bonden filma saileko lehenbiziko bere agerpena 1963ko From Russia With Love filman izan zen, artan Sean Connery eskoziar aktorearekin batera agertu zelarik. Filma hartatik aurrera eta 1999ko The World Is Not Enough filmararte sail guztiko filmetan antzeztu zuen, salbuespen bakarra antzeztu ez zuen 1973ko Live and Let Die filma izan zen, honela Bonden filma saileko aktorerik beterano eta iraunkorrena bilakatu zelarik.

Heriotza

Auto istripuz hil zen, Ingalaterrako Ekialdeko Sussex konderriko Firle udalerrian, bera gidari zihoan Renault Mégane autoa beste gidari baten Fiat Bravo bat jo eta txikitu zuenean.

Iruditegia

  • Desmond Llewelyn aktorea 1992an.
    Desmond Llewelyn aktorea 1992an.

Filmografia

Filma nabarmenenak

  • From Russia With Love (1963), Boothroyd maiorra / Q
  • Cleopatra (1963), senatari gisa
  • Goldfinger (1964), Boothroyd maiorra / Q
  • Thunderball (1965), Boothroyd maiorra / Q
  • You Only Live Twice (1967), Boothroyd maiorra / Q
  • Chitty Chitty Bang Bang (1968), Coggins
  • On Her Majesty's Secret Service (1969), Boothroyd maiorra / Q
  • Diamonds Are Forever (1971), Boothroyd maiorra / Q
  • Follyfoot (1971-1973ko telesaila), kolonela
  • The Man with the Golden Gun (1974), Boothroyd maiorra / Q
  • The Spy Who Loved Me (1977), Boothroyd maiorra / Q
  • Moonraker (1979), Boothroyd maiorra / Q
  • For Your Eyes Only (1981), Boothroyd maiorra / Q
  • Octopussy (1983), Boothroyd maiorra / Q
  • A View to a Kill (1985), Boothroyd maiorra / Q
  • The Living Daylights (1987), Boothroyd maiorra / Q
  • Licence to Kill (1989), Boothroyd maiorra / Q
  • GoldenEye (1995), Boothroyd maiorra / Q
  • Tomorrow Never Dies (1997), Boothroyd maiorra / Q
  • The World Is Not Enough (1999), Boothroyd maiorra / Q

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desmond Llewelyn Aldatu lotura Wikidatan
  • Desmond Llewelyn aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • Desmond Llewelyn aktorearen jarraitzaile eta zaletuen webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29092
  • Commonscat Multimedia: Desmond Llewelyn / Q29092

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 15995551
  • ISNI: 0000000022415291
  • GND: 135744555
  • LCCN: no00050906
  • ICCU: DDSV211906
  • Wd Datuak: Q29092
  • Commonscat Multimedia: Desmond Llewelyn / Q29092