Denise Levertov

Denise Levertov

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPriscilla Denise Levertoff
JaiotzaIlford (en) Itzuli eta Essex, 1923ko urriaren 24a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak  (1955 -
HeriotzaSeattle, 1997ko abenduaren 20a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mitchell Goodman (en) Itzuli  (1947ko abendua -
Hezkuntza
HeziketaEtxeko eskolatze
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 0047cd44-8ee1-4d19-80ba-5cbf3f38b808 Songkick: 2380709 Discogs: 629878 Find a Grave: 6001540 Edit the value on Wikidata

Denise Levertov (Essex, Ingalaterra, 1923ko urriaren 24a - Seattle, Washington, 1997ko abenduaren 20a) estatubatuar olerkari eta idazlea izan zen.

Haurtzaroan hasi zen olerkiak idazten. 1946an argitaratu zuen lehen olerki-liburua: Irudi bikoitza. 1948an Estatu Batuetara joan eta 1956an hango hiritartasuna hartu zuen. Estatu Batuetan Black Mountain College eskolako poesia esperimentalarekin harremanetan jarri eta W.C. Williamsen eguneroko bizitzarekin loturiko olerkigintzaren eragina izan zuen; Here and now (1957, Hemen eta orain) bigarren olerki-liburuaren izenburuak argi eta garbi adierazten du eragin hori. Hurrengo olerki-liburuetan, ordea, lortu zuen bere ahotsa aurkitzea: The Jacob´s ladder (1961, Jakoben eskailera) eta O taste and see! (1964, Dastatu eta ikusi!). Vietnamgo gerraren garaian, Levertov bakezaletasunaren alde murgildu zen buru-belarri, eta orduan idatzi zuen bere olerki-liburu nagusia: The Sorrow Dance (1967, Dantza goibela). Geroztik, olerki-liburuak idatzi eta itzuli, eta saiakera liburuak idazteaz gain, irakasle lanak ere egin zituen Stanford unibertsitatean (1981-94).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Koma erdien artisau Berria, 2022.12.18
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q272042
  • Commonscat Multimedia: Denise Levertov / Q272042

  • Wd Datuak: Q272042
  • Commonscat Multimedia: Denise Levertov / Q272042