Daphnia

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Daphnia
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaBranchiopoda
OrdenaDiplostraca
FamiliaDaphniidae
Generoa Daphnia
O.F. Müller, 1876

Daphnia krustazeoen genero bat da, Cladocera ordenakoa. Eskuarki daphniak esaten zaie, baina baita ur-arkakusoak ere, txikiak direlako eta igerian «saltoka» egiten dutelako, nahiz eta arkakusoak —intsektuak direnez— daphnietatik oso urrun dauden biologikoki. Ur inguruneetan bizi dira.

Ezaugarriak

Daphnien tamaina 0,5 eta 4 mm bitartekoa da. Gorputzaren zatiketa ezin da begi hutsez ikusi. Burua bat eginda egoten da, eta oro har beherantz kokatuta egoten da. Gorputzaren eta buruaren arteko tartea nabaritzen da. Ezaugarri nabarmenena begi konposatuak dira, gero antenak eta abdominal pare bat. Ur-arkakusoak, beste animalia asko bezala, alkoholak intoxikatzen ditu.

Ugalketa

Dafniak partenogenesiz ugaltzen dira. Hau da, ernaldu gabeko sexu-zelula femeninoen (obuluen) garapenean oinarritutako ugalketa da. Ur-arkakuso edo daphnien ugalketa normalean udaberritik uda bukaerara arte izaten da. Giro-tenperaturak eragin handia du ugalketan, eta 25 eta 30 °C bitarteko tarte ideala du. Neguan, lehortea gertatzen denean edo ekosistema ur-arkakusoentzat kaltegarri bihurtzen denean, eme-belaunaldien ekoizpena eten egiten da.

Elikadura

Fitoplanktonez elikatzen dira. Ur-arkakusoek krustazeo eta errotifero txikiak irents ditzakete, baina, normalean, iragazketaren bidez elikatzen dira, alga zelulabakarrak eta zenbait detritu organiko irentsiz, protistoak eta bakterioak barne. Daphniak erraz manten daitezke legamia-dieta baten bidez, baina hori laborategian edo kontrolatutako inguruneetan gertatu ohi da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q269354
  • Commonscat Multimedia: Daphnia / Q269354
  • Wikispecies Espezieak: Daphnia

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00695668
  • NKC: ph317217
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Daphnia
  • BOLD: 4582
  • Dyntaxa: 1009426
  • EOL: 46946578
  • Fauna Europaea: 237009
  • GBIF: 2234785
  • ITIS: 83873
  • NCBI: 6668
  • Paleobiology Database: 284820
  • WoRMS: 148370
  • uBio: 4775503
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D003621
  • Wd Datuak: Q269354
  • Commonscat Multimedia: Daphnia / Q269354
  • Wikispecies Espezieak: Daphnia