Colette Maze

Colette Maze

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakColette Claire Saulnier
JaiotzaParisko 9. barrutia, 1914ko ekainaren 16a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
HeriotzaParisko 15. barrutia, 2023ko azaroaren 19a (109 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Fabrice Maze (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Alfred Cortot
Nadia Boulanger
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli, piano-irakaslea eta piano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa

Facebook: Colette-Maze-pianiste-centenaire-108901187361050 Youtube: UCPeAUh2SCqhDHuNo_Dy2ZPg Musicbrainz: e0e60a5d-dc07-4914-82b1-6d62ab5a5061 Discogs: 5325407 Allmusic: mn0003386176 Edit the value on Wikidata

Colette Maze (Paris, 1914ko ekainaren 16a - ibidem, 2023ko azaroaren 19a) piano-jotzailea eta musika irakasle frantziarra izan zen.[1]

Biografia

Maze 1914ko ekainaren 16an jaio zen Parisen. Hamabost urterekin Parisko École Normale de Musique-n sartu zen. Instituzio horretan Alfred Cortot eta Nadia Boulanger musikari entzutetsuak izan zituen irakasle. Gerora, piano irakasle gisa hasi zen lanean.[2] 2000ko hamarkadaren hasieran bere musika grabatzen hasi zen eta 2002an Préludes diskoa kaleratu zuen. Claude Debussy konpositore klasikoari eskainitako bere laugarren diskoa 2018an kaleratu zuen. 2021eko urtarrilean, 106 urte zituela, estudioko disko berriaren grabazioa iragarri zuen.[3][4]

Diskografia

  • 2002: Préludes
  • 2014: Piano
  • 2018: 104 ans de piano
  • 2019: 105 ans de piano
  • 2021: álbum en proceso

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Colette Maze, la pianiste de 104 ans qui rajeunit Debussy» Bibliobs (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. «Colette Maze, la virtuosa de 103 años que toca el piano cuatro horas al día» El Correo 2018-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. RTVE.es. (2021-04-20). «Colette Maze, una pianista centenaria que no para de generar música» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  4. «Yoga, piano y vitalidad: la pianista Colette Maze sigue en activo a punto de cumplir 107 años» Uppers 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51988559
  • Commonscat Multimedia: Colette Maze / Q51988559

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 29791921
  • ISNI: 0000000003193531
  • BNF: 14650709t (data)
  • GND: 1310721025
  • Wd Datuak: Q51988559
  • Commonscat Multimedia: Colette Maze / Q51988559