Christian Geissler

Christian Geissler

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHanburgo, 1928ko abenduaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHanburgo, 2008ko abuztuaren 26a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Q111783878 Itzuli
    Q114347766 Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Irmgard-Heilmann-Preis  (1988)
    Grimme-Preis  (1972)
    Grimme-Preis  (1973)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
IMDB: nm0312081 Edit the value on Wikidata
Christian Geisslerren hilobia, Ditzumerverlaat (Rheiderland).

Christian Geissler (Hanburgo, Alemania, 1928ko abenduaren 25a - 2008ko abuztuaren 26a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia

Teologia- eta psikologia-ikasketak egin zituen. 1953an katolizismora bihurtu zen, baina 1962an uko egin zion.

1965-1968 bitartean, Kürbiskern literatura aldizkariko editore kide izan zen. 1960ko hamarraldian, militante gisa, armak desagertzeko kanpainetan eta manifestazioetan parte hartu zuen. 1973an, Errepublika Federaleko presoen gorputz zigorraren aurkako batzordea sortu zuen.

Bere lehenengo eleberrian bertan Anfrage (1960, Galdera), Geisslerrek bere literatura produkzioan etengabe agertu den gai bati heldu zion: banakoaren jokabidea injustiziez betetako garai batean. Bere hurrengo eleberrian, Das Brot mit der Feile (1973, Ogia limarekin), aginpidea dutenen harrotasuna deskribatu zuen. Hurrengoan, Wird Zeit, dass wir leben (1976, Bizi gaitezen ordua da), jatorri desberdineko pertsonek elkartasun ekintza bat egiten dute nazionalsozialisten preso bat askatzeko.

1980ko hamarraldiaren hasieran, bere lehenengo poemak hermetikoak eta idorrak argitaratu zituen, gai berari baina bide estetiko desberdinetatik heldu nahi ziola erakutsiz. Beste lan batzuk: Kalte Zeiten (1965, Garai hotzak), Ende der Anfrage (1967, Galderaren amaia), Kamalatta (1988).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106613
  • Commonscat Multimedia: Christian Geissler / Q106613

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 64067278
  • ISNI: 0000000109088924
  • BNF: 12279604f (data)
  • GND: 11869023X
  • LCCN: n84194764
  • NKC: jn20000601736
  • NLA: 35745445
  • CiNii: DA12812819
  • SUDOC: 031615007
  • BIBSYS: 90166456
  • Open Library: OL145766A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02392/eu_g_1388/g1388
  • Wd Datuak: Q106613
  • Commonscat Multimedia: Christian Geissler / Q106613