Chillida Leku

Chillida Leku
Zabalaga baserria Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2002
Webguneahttp://www.eduardo-chillida.com www.eduardo-chillida.com

Chillida Leku Eduardo Chillida eskultore donostiarraren omenez egindako eta haren lan bilduma batek osatutako museoa da, Jauregi auzoan (Hernani) kokatutakoa.

2002an zabaldu zuten publikora, urte bat lehenago sortutako Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioak abiatutako egitasmoa izanda. 2010eko abenduaren 1ean eskultorearen semeak jakinarazi duenez, krisia ekonomikoak itxiera eragin eta jada langileen erregulazio espedientea tramitatzen hasi zen, itxiera data urte horretako abenduaren 31an ezarri zelarik.[1]

2014ko abenduaren 23an jakin zenez, Eusko Jaurlaritzak espero zuen Chillida Leku 2016an irekitzea[2], baina Museoa 2019ko apirilean zabaldu da Zabalaga baserriko Eduardo Txillida. Oihartzunak erakusketarekin eta Miraia Massague zuzendariaren gidaritzapean.[3]

Zabalaga

Museoaren lorategia eskultura batekin.

Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce emazteak 1984an erosi zituzten "Zabalaga" izeneko baserria eta inguruko lursaila. Baserria jatorriz 1543an egindakoa zen, eta artistak erosi zuenerako nahiko hondatuta zegoen jadanik.

Museoa zabaltzean, Zabalaga berriztatuaren barruan hainbat eskultura paratu dituzte, bi solairutan banatuta.

Lorategia

Baserriaren inguruan 12 hektareako lorategi zabala dago, eta bertan 40 eskultura ikusgai daude.

Erreferentziak

  1. Chillida Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31n
  2. «Jaurlaritzak espero du Chillida Leku 2016an irekitzea», Berria, 2014-12-24
  3. «Eskultorearen atzera begirako bat ardatz Chillida Lekuren aro berrian» Berria, 2019-04-10

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Museoaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1072981
  • Commonscat Multimedia: Museum Chillida-Leku / Q1072981

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134702497
  • ISNI: 0000000106631303
  • BNE: XX209734
  • BNF: 160565732 (data)
  • CANTIC: a18521162
  • GND: 10139876-1
  • LCCN: n2004008332
  • SUDOC: 139806954
  • Wd Datuak: Q1072981
  • Commonscat Multimedia: Museum Chillida-Leku / Q1072981