Charles Pathé

Charles Pathé

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaChevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMonte-Carlo, 1957ko abenduaren 25a (93 urte)
Hobiratze lekuaCimetière ancien de Vincennes (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Pierre-Charles Pathé (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Émile Pathé (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, enpresaburua eta gidoilaria
IMDB: nm0665572 Edit the value on Wikidata
Charles Pathe eta Ruth Roland kontratu bat sinatzen 1919an

Charles Pathé (Chevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a - Monako, 1957ko abenduaren 25a) industria-gizon frantsesa izan zen. Edisonen tresnarekin lehenengo eta Jolyren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema-industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinvilleko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formatu ez-estandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q704717
  • Commonscat Multimedia: Charles Pathé / Q704717

  • Wd Datuak: Q704717
  • Commonscat Multimedia: Charles Pathé / Q704717