Carrascoliendas

Carrascoliendas Enkarterriko herri inauteriak ziren, Barakaldon, Trapagaranen, Ortuellan, Sodupen, Gueñesen eta Gordexolan ospatzen zituztenak[1] eta XXI. mendearen hasieran bertako gazteek berreskuratukoak.

Historia

Ostegun gizenez aritzen ziren Carrascoliendas kantua kantatuz, janari eskean, etxez etxe. Oilar beltz bat eskuan, kantuak oilar beltzaren historia zuen ardatz. Sarri momentuko kontu sozial, auzoko arazo edo gai politikoez ere aritzen ziren kopletan. Urioste auzoan mozorrotu egiten ziren. Trapagaranen ordea ez. Trapagaranen igande edo asteartez mozorrotzen ziren. Askotan gizonak emakumez eta emakumeak gizonez[2].

Hona hemen orduko kopla bat[1]:

« Ya llegaron las carrascoliendas,
señoras mujeres es lo que se estila.
Los niños de la escuela
recogen forrajes para sus comidas.
Huevos y chorizos, longaniza frita
y otros arrendajos que en la casa había
»

1920. urtera arte urtero ospatzen zuten, hortik aurrera poliki-poliki ohitura ahulduz joan zen frankismoan debekatu eta guztiz desagertu zen arte. 2011n, Trapagako Basetxe gaztetxeak inauteri hauek berreskuratu eta eguneratu ditu[3].

Erreferentziak

  1. a b «Las «carrascoliendas» volverán a cantarse setenta años después» Gara 2011-3-11.
  2. www.dantzan.com: Las Carrascoliendas: Trapagarango gerra aurreko inauteri herrikoia berriz kalean, CC-BY-SA lizentziapean argitaratua
  3. Muñagorri Bilbo, Lander. (2011-03-10). «Carrascoliendas, 81 urte geroago» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255682
  • Wd Datuak: Q12255682
  • i
  • e
  • a
Inauteriak Euskal Herrian
Gipuzkoa
Donostia  • Oiartzun  • Tolosa  • Oñati
Nafarroa
Agoitz  • Altsasu  • Arizkun  • Bera  • Goizueta  • Ituren eta Zubieta  • Lantz  • Lesaka  • Unanu  • Urdiain • Olazti
Nafarroa Beherea
Libertimendua
Lapurdi
Zuberoa
Bizkaia
Bilbo  • Hartza Eguna  • Markina  • Carrascoliendas  • Mundaka  • Surrandiak
Araba
Pertsonaiak
Artzainak eta inudeak  • Joaldunak  • Kokomarroak  • Kaldereroak  • Kaskarotak  • Markitos  • Miel Otxin  • Momotxorro  • Porretero  • Trapujale  • Zakuzarrak  • Zaldiko  • Zamalzain  • Zanpantzar  • Ziripot
Dantzak
Beste errituak