Carlos Sanz Ramírez

Carlos Sanz Ramírez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1943
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1987ko urtarrilaren 22a (43/44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Carlos Sanz Ramírez (Donostia, 1943 - ib., 1987ko urtarrilaren 22a) gipuzkoar margolaria izan zen. Bizitza osoko eritasun batek, hemofiliak, haren bizimodua eta lanbidea baldintzatu zituen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Donostiako EUTGn. Erakusketa askotan hartu zuen parte, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, bakarka nahiz taldean, eta sari asko irabazi zituen. Bakarkako lehen erakusketa 1967an egin zuen, Donostian. Urte horretan bertan, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari hautatu zuten. Sanzek bere garaiko gizarte-arazoekiko kezka (Vietnamgo Gerra, tortura...) eta gizakiaren sufrimendua eta oinazea islatu zituen bere koadroetan (errealismo soziala), Rembrandten Idi larrutuak gogorarazten dituen gorputz edo haragi puskatuak, desitxuratuak, era gordinean margotuz, gehienetan margo hotzak erabiliz. Koadroez gainera (besteak beste, Edozertarako kaxak; 1968), collageak, akuaforteak, kutxak eta marrazki bikainak egin zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12255666