Camorra

1906ko camorristi.

Camorra XVI. mendearen hasieran Napolin sortu eta berehala Italia guztira hedatu zen gaizkile-elkarte sekretua da.[erreferentzia behar] Jokoa, kontrabandoa eta prostituzioa kontrolatzen ditu.

Historia

Fernando II.a Borboikoaren garaian polizia sekretu gisa jardun zuen, liberalen aurka. XIX. mende bukaeratik aurrera Italiako estatuak deuseztatu egin zuen ia Napoliko Camorra. 1920. urte inguruan talde hartako kide batzuk Estatu Batuetara aldatu ziren, eta han, Siziliako mafiarentzat jardun zuten lanean. 1970. urtetik aurrera, Napoliko Camorra berebiziko indarraz azaldu zen berriro. 1980. urteko lurrikararen ondoren, Camorrak beretzat hartu zituen kaltetuen aldeko laguntzarako gai asko eta asko, gero ezkutuan saltzeko. Poliziaren ustekabeko eraso handi batean Camorrako ehunka partaide preso hartu zituzten 1983an, eta erakundea oso ahul geratu zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • 'Ndrangheta
  • Siziliako mafia ala Cosa Nostra
  • Sacra corona unita
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q468804
  • Commonscat Multimedia: Camorra / Q468804

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159064919
  • BNF: 12094016n (data)
  • GND: 4284675-4
  • LCCN: n2016039009
  • NKC: ph487791
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q468804
  • Commonscat Multimedia: Camorra / Q468804