Bonifazio Etxeberria

Bonifazio Etxeberria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBonifacio Echeverría Orbea
JaiotzaEibar, 1859ko ekainaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1951ko urtarrilaren 8a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Polonia Etxeberria
    Julian Etxeberria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarmagilea

Bonifazio Etxeberria Orbea (Eibar, Gipuzkoa, 1859ko ekainaren 5a - 1951ko urtarrilaren 8a) industria gizona izan zen.

Bizitza

Armagile familia batean jaioa, Julian anaia Eibarko Armeria Eskolako zuzendari izan zen eta Polonia arreba eskola-maistra; biak dituzte jaioterrian euren omenezko kale bana. Ikasketak Madrilen eginda, atzera Eibarra itzuli zen, eta 1905ean Bonifacio Echeverría arma-fabrika sortu zuen bertan. «Izarra» izeneko pistola automatikoak eginez hasi zen, gero «STAR» deitu zirenak. Bizitzako alor asko jorratu zituen Eibarren; besteak beste, kantuan ere jarduten zuen, tenor-ahotsa zuenelako.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255426
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: echeverria-orbea-bonifacio
  • Lur: 01626/eu_e_0172/e0172
  • Wd Datuak: Q12255426