Body art

Kathakali, body art estiloaren barruan kokatu daiteke.

Body art ingelesez, gorputz artea euskaraz, arte kontzeptual barruko estiloa da. Joera honek arrakasta handia izan zuen 1960 hamarkadan Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Zenbait herrialdetan, bestetik, aspaldiko ohitura etnikoa da, esaterako Indiako Keralan non kathakali dantza-antzerki klasikoa egiten den. Arabiar munduan eta Indian ere hennaz gorputza, bereziki eskuak, margotu egiten da (mehndi).

Ezaugarriak

Body arten arabera giza-gorputza gai plastikoa da: margotu egiten da, tatuatu, piercingak jartzen zaizkion... Gorputza oihala bezalakoa da. Askotan, body art performanceaz lotuta doa. Ekintza guztia dokumentatu egiten da argazkiez zein bideoaz.[1]

Yves Klein, Bruce Nauman, Vito Acconci eta Youri Messen-Jaschin body art barruako garaia izan zuten.

Galeria

  • Hennaz margotutako eskuak, Indian.
    Hennaz margotutako eskuak, Indian.
  • Body art Errusian.
    Body art Errusian.
  • Sydney Body Art Riders
    Sydney Body Art Riders
  • Lizard (2007)
    Lizard (2007)
  • Butterfly (Tximeleta) (2007)
    Butterfly (Tximeleta) (2007)
  • Tattoo; Lennie Mace, Tokyo
    Tattoo; Lennie Mace, Tokyo

Erreferentziak

  1. Lea Vergine (1976). "Dall' Informale alla Body Art: dieci voci dell' Arte Contemporanea: 1960/1970". Gruppo Editoriale Forma.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): Walker, John. (1992) "Body Art". Glossary of Art, Architecture & Design since 1945, 3.ed.
  • (Ingelesez): Australian Museum's Body Art section
  • (Ingelesez): CDC's National Institute for Occupational Safety and Health - Body Art Page
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q678649
  • Commonscat Multimedia: Body art / Q678649

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph180396
  • AAT: 300386734
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q678649
  • Commonscat Multimedia: Body art / Q678649

Ikus, baita ere

  • Performance artea
  • Arte kontzeptuala
  • Piercing
  • Tatuaje