Blackburn Rovers Football Club

Blackburn Rovers Football Club
Ezizena(k)Rovers
Sorrera1875
Futbol zelaiaEwood Park
edukiera: 31.154 lagun
inaugurazioa: 1890
PresidenteaIngalaterra Mike Cheston
EntrenatzaileaIngalaterra Tony Mowbray
LigaChampionship (2. maila)
2018-1915.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1884ko kopa txapeldunak.
Zaleak 2002ko Kopako final erdietan.

Blackburn Rovers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Blackburn hirian egoitza eta zelaia (Ewood Park) dituena. XIX mendean Ingalaterrako talderik indartsuena izan zen.

Historia

XIX mendea

Blackburn Rovers taldea 1875 urtean sortu zen eta berehala lortu zituen lehenengo Kopak, bost, XIX mendean Ingalaterrako talde nagusietakoa bihurtu zelarik. Mende berriaren hasieran iritsi ziren bi Ligak eta 1928an seigarren kopa lortu zuen.

Garai ilunak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren maila galdu zuen eta 70. hamarkadan bigarren eta hirugarren mailen artean aritu izan zen.

Berpizturiko taldea

1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen. Blackburn Roversek ordurako maila berreskuratua zeukan eta talde indartsua osatu zuen 1995ean Liga irabazterainokoa. Azkenengo titulua Ingalaterrako Ligako Kopa izan zuen 2002an irabazia. 2007an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.

Gainbehera

Azken urteetan bigarren mailako erdialdeko postuetan ibili den taldea izan da baina 2016-17 urtean maila galdu du eta 3. mailara jeitsi da.

Bilboko Atheticekin lotura

Blackburnekoak ziren Bilboko Athletic Kluba sortu zuten langile ingelesak. Hauek beren bihotzeko taldearen koloreak eman zizkioten Athletici, gerora aldaketa etorri bazen ere.

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 11

  • Premier League (3) :
    • 1911-12, 1913-14, 1994-95.
  • Ingalaterrako Kopa (6) :
    • 1884, 1885, 1886, 1890, 1891, 1928.
  • Ingalaterrako Ligako Kopa (1) :
    • 2002
  • Community Shield (Ingalaterrako Superkopa) (1):
    • 1912

Nazio artean: 1

  • UEFA Intertoto Kopa (1): 2007

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19446
  • Commonscat Multimedia: Blackburn Rovers F.C. / Q19446

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 125745639
  • LCCN: nb2007006313
  • Wd Datuak: Q19446
  • Commonscat Multimedia: Blackburn Rovers F.C. / Q19446
53°43′42.85″N 2°29′21.14″W / 53.7285694°N 2.4892056°W / 53.7285694; -2.4892056