Bixintxo Bilbao

Bixintxo Bilbao
Bizitza
JaiotzaZiburu, 1991ko apirilaren 19a (33 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Bixintxo Bilbao (Ziburu, Lapurdi, 1991ko apirilaren 19a) euskal trinketa pilotari bat da. Aitona Ondarroakoa zuen.

Frantziako esku pilotako txapelduna da.

Gaur egun, Battitta Ducassou eta Peio Larralde pilotariekin batera kirol honetako goi mailako gazte belaunaldiko pilotari nabarmenenen artean dago. 2018ko urriaren 20an binakako trinketeko munduko txapelketa Bartzelonan irabazi zuen, eta ikurrina erakutsi saritzeko unean. Horregatik, nazioarteko txapelketatatik urtebetez egotziz zigortu zuen Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, arauz kanpoko bandera bat erakustea leporatuta.[1] Euskal Herrian zigorrak harrotutako kritiken ondoren, Federazio horretako presidenteak zigorra kentzea erabaki zuen bi egun geroago.[2]

Kirol lorpenak

  • Binakako txapelduna: 2015, 2016, 2017.
  • Trinket binakako nazioarteko txapelduna: 2018.

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Urtebeteko zigorra ezarri diote Bixintxo Bilbaori, Munduko Txapelketan ikurrina ateratzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Pilota federazioak zigorra kendu dio Bixintxo Bilbaori» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).

Kanpo estekak

  • Peio Larralde, Battitta Ducassou eta Bixintxo Bilbao pilotariei elkarrizketa irakurgai. 2016ko otsailaren 12a. Iparraldekohitza.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q35987114
  • Wd Datuak: Q35987114