Bietan jarrai

Bietan jarrai ETAren goiburua eta ikurra da. Goiburu-ikur hau Felix Likiniano anarkistak asmatu zuen[1]

Esan nahia

Suge bat eta aizkora batez osatua da. Sugeak zuhurtasuna, isiltasuna adierazten du eta aizkorak aldiz indarra.

Bietan jarrai esapidea ez dago guztiz onartua. Felix Likinianok aspaldi asmatu eta zizelkatu zuen aizkora eta sugearen ikurra, CNTko exilatua zenak nabarmen esan zuen aizkoraren irudia borroka armatuarena dela antzemateko eta sugearenak, borroka horren zuhurtasuna[2].

Aldiz, beste batzuk borroka armatua eta borroka politikoarekin jarraitzeko esan nahia duela idatzi izan dute. Izan ere garai hartan (1973an) ETAn zatiketa bat egon zen eta batzuk ETA politiko-militarraren alde egin zuten eta beste batzuk ETA militarraren barruan kokatu ziren.[3]

Hala eta guztiz ere eta lehenago esan den moduan, ETAren barneko zatiketaren inguruko esan nahia txarretsi dute gehienek[4].

Irudi ezberdinak

  • Altsasuko pintada bat.
    Altsasuko pintada bat.
  • Ezaren gudaz baietza sortuz
    Ezaren gudaz baietza sortuz
  • Bietan jarrai Altsasun.
    Bietan jarrai Altsasun.
  • Bietan jarrai Palestinako lurraldeetan.
    Bietan jarrai Palestinako lurraldeetan.
Derryko horma aldarrikatzaile bat, Irlandan. Hormaren eskuman a ETAren ikurra dago Bietan jarrai goiburuarekin.

Erreferentziak

  1. url=https://web.archive.org/web/20161005191437/http://www.pucmg.br/imagedb/conjuntura/CBO_ARQ_BOLET20101220132042.pdf.
  2. https://web.archive.org/web/20180304172338/http://www.deia.com/2017/09/21/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/batean-jarrai
  3. Bloc del País Basc (euskalherria.indymedia.org)
  4. https://borrokagaraia.wordpress.com/2015/08/12/el-anagrama-de-liki/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11909339
  • Wd Datuak: Q11909339