Berneray

Berneray uhartea

Berneray uharteko landa eta machair lursailak.
Bertako izenaBerneray / Beàrnaraidh
Geografia
Kokapena
Berneray is located in Eskozia
Berneray
Berneray
Berneray (Eskozia)
UhartediaKanpoko Hebridak
Azalera10,10 km2
Punturik garaienaBeinn Shleibhe (Moor Hill)
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Eskozia
Kanpoko Hebridak
Hiri populatuenaBorve eta Rushgarry
Gizartea
Biztanleria136
Talde etnikoakEskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak.
Info gehiagoWebgunea: http://www.isleofberneray.com/

Berneray (Eskoziako gaeleraz Beàrnaraidh) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte bat da. 10,10 km2-ko azalera du eta bertan 136 pertsona bizi dira.

Izena

Uhartearen izenaren jatorria Antzinako Norvegierazko "Bjorn-en uhartea" izendapenean datza. Usadioz gaelera mintzalariek Beàrnaraigh na Hearadh ("Berneray Harriskoa") deitu izan dute, gehienbat inguruan dagoen Beàrnaraigh Cheann Bharraigh ("Berneray Barra Lurmuturrekoa") uhartetik ezberdindu asmoz, azken honi ingelesez Barra Head deitzen zaiolarik. Gaur egun gaelera hiztunek iparraldeko Berneray uhartea izendatzeko Beàrnaraigh Uibhist ("Berneray Uistekoa") gisa ere deitzen dute.

Hizkuntza

Uharte honetako biztanle askok ama hizkuntza gisa gaelera mintzatzen dute.

Bitxikeria

Angus MacAskill (1825-1863) erraldoiaren jaiolekua ere bada, ezizenez Angus Mòr MacAskill ("Angus Handia MacAskill"), Giant MacAskill ("Angus Erraldoia") eta Black Angus ("Angus Beltza"). Gizon hau bere garaian munduko gizon indartsuena bezala ezaguna zen, 23 urterekin bere garaiera handienera iritsi zen: 2,36 metro, bere pisua aldiz 190 kg-takoa zelarik. Zaldi bat, 1270 kg-tako aingura bat edota 135 kg-tako kupelak hainbat metrotan gora altzateko gai zen, bi hatzez 50 kg-ko pisua igo eta hantxe goian hamar minutuz eskegita edukitzeko gaitasuna ere bazuen. 1863an 38 urte zituela hil zen.

Hondartzak

Uhartearen mendebaldeko hondartzak 3 milatako zabalera eta hainbat milatako luzera du, oso garbi eta bakartia denez, jendartean ospe handia du.

Iruditegia

  • Arrantzontzia, Berneray uhartearen mendebaldea eta Pabbay uhartea igaroz
    Arrantzontzia, Berneray uhartearen mendebaldea eta Pabbay uhartea igaroz
  • Bay's Loch
    Bay's Loch
  • Irrati estazioa
    Irrati estazioa
  • Berneray Harbour
    Berneray Harbour
  • Berneray uhartearen kokapen mapa
    Berneray uhartearen kokapen mapa

Kanpo estekak

  • Berneray uharteko webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q682618
  • Commonscat Multimedia: Berneray / Q682618

  • Lekuak
  • OSM: 2789916
  • Wd Datuak: Q682618
  • Commonscat Multimedia: Berneray / Q682618


Hebridak
Barruko Hebridak:
Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva


Kanpoko Hebridak:
Barra · Benbecula · Berneray · Eriskay · Flannan uharteak · Great Bernera · Harris · Lewis · Monach uharteak (Heisgeir) · North Uist · Rockall · Scalpay · Shiant uharteak · South Uist · St Kilda