Berlingo urrezko kapelua
Berlingo urrezko kapelua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 900 |
Aurkikuntza lekua | ezezaguna |
Aurkikuntza data | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "ezezaguna" |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Urrebitsa |
Dimentsioak | 745 (![]() |
Pisua | 490 gramo |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aroko urrezko kapeluak |
Kokapena | |
Lekua | Neues Museum |
Bilduma | Museum für Vor- und Frühgeschichte (en) ![]() |
Inbentarioa | IIc 6068 |
Berlingo Urrezko Kapelua (alemanez: Berliner Goldhut) urrezko xafla mehe batez egindako Brontze Aroko artefaktu bat da, urrezko kapeluen multzo bereziko lau ale ezagunetako bat. Kanpo-estalki bezala balio izan zuen, ziur aski material organikoz egina egongo zen kapelu luze koniko baten gainean. Berlingo Museoaren Uharteko Neues Museoan dago, beretzako apropos apailatutako gela batean.
Agerpena
Kapelua nazioarteko arte-objetuen merkatuan jarri zen salgai 1995ean. 1996an, Berlingo Museum für Vor- und Frühgeschichte delakoak Brontze Aroko artefaktu garrantzitsu gisa erosi zuen. Saltzaileak jakinarazi zuen objektua 1950 eta 1960 urteetan sortutako bilduma pribatu suitzar anonimo batetik zetorrela, iradokiz Alemaniako hegoaldean edo Suitzan aurkitu zutela objektua. Ez da xehetasun gehiago ezagutzen. Berlinen gordea dagoela 1996az geroztik, horregatik jarri zaio izena.
Konoaren kontserbazio onak iradokitzen du ezen, Schifferstadteko adibidean bezala, kontu handiz bete zutela lurzoruz edo errautsez, eta, ondoren, posizio bertikalean lurperatuko zutela lurzoru fin samarrean.
K.a. 1000 eta 800 urteen arteko objektua dela uste dute adituek.
Iruditegia
Alderaketa beste kapeluekin:
- Berlingo urrezko kapelua.
- Ezelsdorfeko urrezko kapelua.
- Schifferstadt-ekoa.
- Avantongo urrezko konoa.
Kapeluekin duen antzekotasunaz gain, beren iruditeria eta itxura lotzen da estetika bertsuko Brontze Aroko urregintzako beste aurkikuntza batzuekin, zeinetan nabarmentzen den bat Euskal Herrian egina, Axtrokiko ontziak[1].
![]() | ![]() | |
Konparaketa apaindura detaileetan, Berlingo kapelua ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan. |
Biribil eta eraztunen konbinazioan, adituek iradoki dute ilargi eta eguzki egutegi batzuen kalkulurako tresna izan zitekeela Berlingo kapelua, baina ez da halako alderaketarik egin Axtrokiko zirkulu-eraztunekin, zeinak berdintsuak diren itxuran.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko Wikipediako «Berlin Gold Hut» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-11-16ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Datuak: Q318813
Multimedia: Berliner Goldhut / Q318813