Belen Azpeitia

Belen Azpeitia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1952ko abenduaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2005eko abuztuaren 27a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Belen Azpeitia Mendioroz (Donostia, Gipuzkoa, 1952ko abenduaren 21a - 2005eko abuztuaren 27a)[1] lasterkaria izan zen. 1970eko hamarkadaren hasieran, Estatuko emakumezko lasterkari onena.

Bizitza

Maite ahizpari jarraiki sartu zen atletismoan, eta hamazazpi urte zituela bigarren egin zuen Espainiako kros txapelketan, Koro Fuentes taldekidearen atzetik. Hurrengo lau urteetan Espainiako txapelduna izan zen. 1971n Espainiako 800 metroko eta 1.500 metroko txapelduna izan zen, Koro Fuentesi errekorra kenduta. 1972an berriz izan zen txapelduna proba bietan, baina ez zen Municheko Olinpiar Jokoetara joateko aukeratua izan.[2]

1971. urtean Helsinkin jokaturiko 1.500 metroko Europako txapelketan paret hartu zuen, eta Espainiako errekorra ondu zuen.[1] 1970eko hamarkada hasierako urteak bereziki onak izan ziren Belen Azpeitiarentzat, Euskal Herrian jokatzen ziren lasterketa garrantzitsuenak irabazi baitzituen, erabateko nagusitasuna erakutsiz. 1976an Montrealgo Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari zela min hartu zuen, eta kirol ibilbideari agur esan behar izan zion.[1]

2005ean hil zen.[3]

Garaipenak

Krosa

Pistan

  • Espainiako txapelketa:
    • 800 metro aire librean (2): 1971, 1972
    • 1.500 metro pista estalian (2): 1971, 1972
    • Taldekako txapelduna (9)

Erreferentziak

  1. a b c «AZPEITIA MENDIOROZ, Belén - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  2. Samperio, Publicado por Raul Gómez. El sueño deshecho de una atleta. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Emocionante tributo a Belén Azpeitia» El Diario Vasco 2006-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104778621
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 149655
  • Wd Datuak: Q104778621